Immigranteen bidaia ez da goxoa, are gutxiago legez kanpoko etorkina izanez gero. Hor daude mugak, poliziak, mugazainak eta “pasatzaileak”. Etorkinen lagun omen diren “pasatzaile” horien eskuetan utzi behar dute askatasuna eta bizitza. Kontrabandistek ez dute musu-truk lan egiten, garestia da mugaren beste aldera igarotzeko bidesaria.

Manuel Tiagok, Alvaro Cunhal Portugaleko alderdi komunistako kideak, 15 urte eman zituen kartzelan, ihes egitea lortu zuen arte. Erbesteratu behar izan zuen, eta migrazioaren bidea hartu. Liburu honetan, Tiagok bere bidaiaren esperientzia kontatzen digu, hiru narrazioren bidez.