icon_standard   “.eus” domeinuan gaude!

Karrikirin webgune berria estreinatzen dugu!! www.karrikiri.eus domeinu berriarekin gatoz: kurtso hasiera berria, domeinu berria eta webgune berria.

.eus

 

Webgune berrian Euskal Agendak leku berezia du, gure zerbitzuak argi eta garbi agertzen dira (informazio gunea, lan poltsa zerbitzua, pisukide zerbitzua…), Karrikiritik bideratzen ditugun eta beste erakundeekin batera bideratzen ditugun jarduerak eta euren azalpenak aurkezten dizkizuegu.…

icon_standard   Badator Merkataritza 2016 liburuxka

Dagoeneko hasi gara Merkataritza 2016 liburuxka prestatzen. Establezimendu euskalduna ezagutzen baduzu jar zaitez gurekin harremanetan eta gu beraiekin hitz egiteaz arduratuko gara, edo zure establezimenduan euskaraz hitz egiten bada deiguzu eta parte hartu 2002. urtean hasitako proiektuan.

 

Merkataritzan dauden establezimenduen identifikazioa
Merkataritzan dauden establezimenduen identifikazioa

Programa honen bidez establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: establezimenduek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskadun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du.…

icon_standard   “AZKEN MITOA” Koldo Izagirreren artikulua (Jakin 208. znb)

Karrikako azken alean Koldo Izagirreren artikuluaren zati bat jarri genuen. Hurrengo lerroetan artikulu osoa irakur dezakezue.

Jjakin aldizkaria, 208 zenbakia

1

Hizkuntza baten izen ona —jakinmina, atxikimendua, lilura edo harrotasuna sortzen ahal duen hori— bere iraganaren emaitza izan ohi da. Iragana, badakigu, eraiki egiten da, eta garaian garaikoari dagokion historia antolatzen dute estatuek, alderdi politikoek, idazleek, artistek eta kantariek.…

icon_standard   Irailean itzuliko gara!

Hauxe da kurtso honetako azken Karrika. Karrika osatzen dugunon artean eskerrak eman nahi dizkizugu maitasunez prestatzen dugun berri-papera jarraitzeagatik eta gurekin urte osoan zehar egoteagatik. Guk ere oporrak hartuko ditugu eta irailean indar berrituekin itzuliko gara!!

 

Sanferminetako agenda osoa ezker aldean duzun Euskal agendan ikus dezakezu, eta udako ikastaroak, kanpaldiak, barnetegiak… den dena argitaratu berri dugun Karrikan.

icon_standard   Karrika 193. 2015eko uztaila eta abuztua

Atun jana 2015

 

 

 

 

 

 

 

20 urtez Arrantzale Eguna antolatzen!!

Ondarruko gure lagunek hegaluze ederrenak arrantzatu eta zuzen zuzenean Iruñerantz abiatuko dira atunik freskoenak guk jan ditzagun. Jaki bikainak, musika bikaina eta giro bikaina Gora Arrantzale eguna! Eta aprobetxatuko dugu eskerrak emateko Zaldiko Maldiko elkarteari, Arturo Campion euskaltegiari, musikariei eta lanean aritzen zareten guztioi.…