(Karrika berri-paperan partekatua)
Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera? “Nire amaren hiria” izeneko dokumentala egin du Oihana Bartra Bertsolariak Bilboko euskal kulturgintzaz. Elkarrizketatuei gaiak jarri dizkie Bartrak bertsotan eta haiei erantzuten ahalegin du Galder Perez antzerkilaria, Goizalde Landabaso idazlea, Adur Larreamarrazkilaria, Josu Martinez zinegilea eta idazlea, Lutxo egia idazlea, Nora Aurrekoetxea artista plastikoa, Matxalen De Pedro dantzari eta Nora Gaintza abeslaria.
Zer soposatzen du euskaradun eta bilbotar izateak? Harritu egiten omen da jendea, oraindik ere, bilbotar bat euskaraz entzutean, hala kontatu du Galder Perezek. Bat datoz gehienak euskaraz aritzea, eta bereziki Bilbo bezalako hiri batean, militantzia kontua dela esatean. Hainbat erronka dituzte esku artean, nork bere alorrean, eta gako ugari jarri dituzte mahai gainean. Bartrak, hainbat galdera kantatu ditu: Nor gara eta nora goaz? Euskal eta kultura bat ala bi dira? Badaude espacio nahikoa? Erakundeak? Zailtasunak? Pozak?
Ez dira makalak, kulturgile bilbotarrak botatakoak. Euskal kulturgintza, oro har, aldatu egin da azken urteetan eta horretaz ohartu dira Bilboko kulturgileak ere. Euskaraz kontrakultura egiten omen da, baina Egiaren ustetan gauzak naturalizatzen ari dira. Kultur sorkuntzarako espazioak egon badaude, baina elkarren arteko saretzea falta dela diote; proiektu komunak sortzea. Etorkizunean beharrezkoa izango ote da? Airean gelditu da galdera.
Erakundeen rolaz ere aritu dira: erakundeak bai, baina menpekotasunik gabe. Erakunde publikoen gehiegizko protagonismoa salatu dute. Baikor agertu dira, hala ere, Bilboko euskal kulturgileak: olatu bat harrapatu dute eta orain surfeatzen hasteko unea da.
Iturria: www.zuzeu.eus