Euskal Herriko beste hainbat txokotan ibili ondoren, Iruñean emanen duen hitzaldian euskarari antzematen dizkion zenbait hutsune direla-eta, berak proposatutako irtenbideez arituko zaigu.
“Euskaraz horrelakorik ez dago” esaldiari aurre egin eta hizkuntzalari, hiztegigile, gramatikari eta arauemaileen zain egon gabe, liburuan aztertutako “soluzio txikiak” azalduko ditu Amurizak egunero euskara lan tresnatzat darabilten guztientzat. Hauxek izanen dira jorratuko dituen gai batzuk:
– Erlatiboa
– Arazo sintaktiko batzuk
– Aditza
– Lexikoa
– Zuzentzaindia eta sortzaindia.
Azaroaren 25ean arratsaldeko 7:00etan Calderia karrikako Hizkuntz Eskolaren egoitzan eginen den solas tartean gai horietaz guztietaz harekin hitz egin eta eztabaidatzeko aukera izanen da. Ongi etorri bada!!
Eta gogoan hartu hitzaldira joan aitzin irakurri eta eztabaida gaiak aldez aurretik landu nahi dituzuenontzat liburua salgai dagoela jada Xabier jaitsiera 4.ean dagoen gure dendan.
Honatx liburua argitara eman duen Lanku Bertsozale elkartearen enpresaren webgunean liburuaz ageri den informazioa.