Hasi gara berrinaugurazioarekin!!

3

 

Atzo eman genion hasiera dendaren berrinaugurazioari!

“Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburu aurkezpena Iñaki Azkonak bideratu zuen. Testuak irakurtzeko tartea izan genuen, baita errezitaldi txiki bat egiteko ere. Azkenean, Julio Sotok ezin izan zuen etorri, baina bihar hemen egonen da!

Maialen Lujanbio eta Julio Sotoren txanda dator: bihar, 12:00etan.

 

kartela

Bihar hasiko gara berrinaugurazioarekin!!

Bihar hasiko gara berrinaugurazioarekin!!

egile-berriendako-literatur-lehiaketa-2016

 

 

 

 

Bihar, arratsaldeko 19:30ean, emanen diogu hasiera berrinaugurazio egitarauari. Aurrekoan aipatu genuen bezala, “Egile berriendako literatur lehiaketa. 2016” liburuaren aurkezpenarekin hasiko gara.

Partaideak: Ander Perez Garro “Lehen malutak”; Iban Garro Alzuri “Hidris-en aulkia” eta Julio Soto Ezkurdia “Nor naiz?”.

Iñaki Azkonaren esku utziko dugu aurkezpena. Honatx aurreko urtean egindako “Egile berriendako literatur lehiaketa.2015” aurkezpenaren argazki batzuk.

 

kartela