Mugiro bila (Doninorez)

Mugiro bila (Doninorez)

“Doninorrez” izena hartu du Imanol Ubedaren azken lanak. Bide Ertzean taldearen parte garrantzitsua izan da azken urte hauetan. Oraingoan, ordea, abentura berriari ekin dio eta hemen da bere bakarkako lehen lana.

“Mugiro bila” lana uste baino konplexuago izan omen da. Bide Ertzean taldearen eragina alde batera uzteko premia ikusi omen zuen hasiera batean, gerora ordea izaera hori onartu eta kantuak sortzeari ekin omen zion. Bilaketa prozesu horren parte izan dira Paco Loco gitarrajolea eta Karlos Aranzegi bateria.

Hamar kantu bildu ditu CDan, besteak beste “Gaur euripean” berezia, eta “Kristoren gonbidapena” kantua, singlea bezala aurkeztua izan dena. Ironikotasuna nabarmena da zenbait kanturen hitzetan, besteetan berriz bidaia kronikak dira nagusi.

Azkenik, kantuak biltzen dituen kaxaren diseinu erakargarria aipatzeko modukoa da, Fortun izeneko sortzailearen lana izan da.

Hemen eskuragai.