Xabier karrika 4… saltoki bat baino gehiago

2002. urtearen bukaeran ireki genuen guretzat saltoki bat baino askoz gehiago dena: Karrikiri denda. Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala eta tradizionala zabaldu nahi dugu; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia sortu. Izan ere, zabalkundea eta sormena dira gure lanaren bi ardatzak.

Helburu horiek lortzeko Karriri dendaren eskaintza askotarikoa da. Bertan erosketak egiteaz gain, hainbat informazio jaso ahal izango baituzu.

Hasierako kokagunea Donibane auzoko Martin Azpilikueta karrikan egon baldin bazen, 2005eko ekainaz geroztik Xabier karrikako 4. zenbakian dago Karrikiriko euskal denda. Hurbildu nahi duzunean. Zain gaituzu!!

Eta hurbiltzerik ez baduzu… ONLINE DENDAn sar zaitezke.

Ikus, iaz Alternatiben Herriko lagunek egin zuten bideoa:

Behera penak, gora pozak!

Behera penak, gora pozak!

Sanfermphotoinak pasatu eta Karrikiri euskal dendako ordutegi normala berreskuratu dugu:

Astelehenetik ostiralera 10.00- 13.30 eta 17.00-20.00

Larunbatetan 10.30-14.00

Bestetik, jakin ezazu BEHERAPENAK martxan ditugula! Onddo, Kot, euskal jantziak… zatoz!!