Artisauen txokoa estreinatu dugu!!
Martxoarekin batera Karrikirik txoko berezi bat estreinatu du: ARTISAUEN TXOKOA.
Gaurtik aurrera eta uda bitarte, hilero artisau bati eskainiko diogu dendako txoko bat. Hasteko, Irantzu Legarra Beunzari “Josthari” eskaini diogu dendaren zati polit bat, eta bertan, berak sortutako produktuak salgai eta erakusgai jarri ditu.
Laster etxean jasoko duzun Karrikan bere lana hobe ezagutzeko aukera izanen duzu, eta dendara hurbildez gero, produktuak ukitzeko, probatzeko eta Josthari produktuak erosteko aukera duzu!!
Argazkiak ikusteko sar zaitez gure Facebook edo Twitterren!!