Denda mugikorra prest!

Denda mugikorra prest!

furgoneta-con-equipajeAutoa prest, kutxak itxiak eta mahaiak garbiak. Portugalete, Zarautz eta Hernanin dugu hitzordua, hiru lekutan. Eta hiruretan batera nola egon? Ba, Karrikiriko bazkide eta lagunei esker!!

Beraz, hasteko, mila esker azoketara lan eta asteburu polita pasatzera animatu zareten guztioi!!

 

Portugaleteko Folk Azokan larunbatean eta igandean egonen gara. Bertaraino zintzilikariak, belarritakoak, kamisetak, liburuak eta folk musika eramanen dugu, besteak beste. Elai Alai Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen azokan urteak damatzagu parte hartzen.

Bestalde, bigarren autoa Zarautzera joanen da Literaturia Azokan parte hartzera. Asteburu osoa han pasako dugu. Egitarauan eskaintzen diren gauzen artean poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak, tailerrak, kontzertuak eta askoz gehiago daude.

Eta bukatzeko, hirugarren autoa Hernanira bidaliko dugu igande goizerako antolatu dagoen Sortzen festan parte har dezan.

Aukera ugari asteburu baterako. Beste batean gurekin etorri nahi baduzu ez zaitez lotsati izan eta animatu! Ongi pasako dugu eta!!

Oharra: Larunbat honetan, maiatzaren 21ean, Karrikiri euskal denda ez dugu irekiko. Astelehenean itzuliko gara!!