Miren Amurizak itxiko du berrinaugurazio egitaraua

Miren Amurizak itxiko du berrinaugurazio egitaraua

WEJ6ZvZj_400x400

 

Berrinaugurazioari bukaera emateko primerako gonbidatua, Miren Amuriza.

Liburu ilustratuei buruz hitz eginen du gaur arratsaldean, 19:30ean. “Konta iezadazu ipuin bat” da hitzaldiaren izenburua eta berak idatzitako artikulu batean oinarritua dago. Gustatuko zaizulakoan gaude!

Miren Amuriza

bertsolaria da, “Bainera bete itsaso” liburua idatzi du, Pirritx Porrotx eta Marimotots liburuak idatzi ditu, Berria Egunkarian kolaboratzaile da eta “Paperezko txoriak” proiektuagatik 2017 Igartza saria jaso du.  

Hitzaldia doan da, aforoa bete arte!

Berrinaugurazioaren argazki batzuk

Larunbatean ezin izan zinen egon?

IMG_20171021_124724 Berrinauguraziorako prestatutako bigarren saioa larunbat goizean gauzatu genuen, eta benetan, ederra izan zen!

Lagunak, bazkideak, kolaboratzaileak eta hurbildutakoak, mila esker!

Denetarik izan genuen, “txangoa” Karrikiri euskal denda barruan, irri egiteko tartetxoa eta momentu hunkigarriak (Ondarru eta Silvia Alonsori esker ona adierazi zitzaienean, adibidez), e.a.

Asteazkenean, 19:30ean, Miren Amurizarekin “Konta iezadazu ipuin bat” hitzaldia izanen dugu. Honekin emanen diogu bukaera berrinaugurazioari.

Hasi gara berrinaugurazioarekin!!

3

 

Atzo eman genion hasiera dendaren berrinaugurazioari!

“Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburu aurkezpena Iñaki Azkonak bideratu zuen. Testuak irakurtzeko tartea izan genuen, baita errezitaldi txiki bat egiteko ere. Azkenean, Julio Sotok ezin izan zuen etorri, baina bihar hemen egonen da!

Maialen Lujanbio eta Julio Sotoren txanda dator: bihar, 12:00etan.

 

kartela

Bihar hasiko gara berrinaugurazioarekin!!

Bihar hasiko gara berrinaugurazioarekin!!

egile-berriendako-literatur-lehiaketa-2016

 

 

 

 

Bihar, arratsaldeko 19:30ean, emanen diogu hasiera berrinaugurazio egitarauari. Aurrekoan aipatu genuen bezala, “Egile berriendako literatur lehiaketa. 2016” liburuaren aurkezpenarekin hasiko gara.

Partaideak: Ander Perez Garro “Lehen malutak”; Iban Garro Alzuri “Hidris-en aulkia” eta Julio Soto Ezkurdia “Nor naiz?”.

Iñaki Azkonaren esku utziko dugu aurkezpena. Honatx aurreko urtean egindako “Egile berriendako literatur lehiaketa.2015” aurkezpenaren argazki batzuk.

 

kartela