2017/10/20 | euskaldenda, Liburu aurkezpenak
Atzo eman genion hasiera dendaren berrinaugurazioari!
“Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburu aurkezpena Iñaki Azkonak bideratu zuen. Testuak irakurtzeko tartea izan genuen, baita errezitaldi txiki bat egiteko ere. Azkenean, Julio Sotok ezin izan zuen etorri, baina bihar hemen egonen da!
Maialen Lujanbio eta Julio Sotoren txanda dator: bihar, 12:00etan.
2017/10/16 | Berriak, euskaldenda
Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topaguneak liburu aurkezpen, bertso saio eta hitzaldi baten bidez berrinauguratuko du denda berria. Bi hilabetez denda itxita egon ondoren, irailaren 26an ireki zen Xabier kaleko denda.
Ekitaldi nagusia, urriaren 21ean, larunbatarekin, gauzatuko da. Goizeko 12:00etan, Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak bertsotan hasiko dira, gurera hurbiltzen den orok denda berrituaz bertso saio baten bidez goza dezan.
Egitaraua borobiltzeko, urriaren 19an, “Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburuaren aurkezpena eginen da. Hiru saridunak gurera hurbilduko dira: narrazio atalean, Ander Perez Argote “Lehen malutak” testuaz ariko da; olerki atalean, Iban Garro Alzuri “Hidris-en aulkia”rekin; eta bertso-paperetan, Julio Soto Ezkurdia “Nor naiz?” lanarekin. Arratsaldeko 19:30ean emanen diogu hasiera berrinaugurazio honetako lehendabiziko ekitaldiari.
Eta bukatzeko, urriaren 25ean, 19:30ean, Miren Amurizarekin haur liburu ilustratuei buruz hitz eginen dugu. Miren Amurizak “Konta iezadazu ipuin bat” izenburupean eskainiko du hitzaldia.
Urriaren 19an, 19:30ean, “Egile berriendako literatur lehiaketa 2016” liburu aurkezpena
Urriaren 21ean, 12:00etan, Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak
Urriaren 25ean, 19:30ean “Konta iezadazu ipuin bat” Miren Amurizaren eskutik