Urtero bezala, Santa Ageda bezperan Muthiko Alaiakoak Karrikiri dendatik pasatu ziren. Izugarrizko hotza egin arren, askok izan ziren kanta katari gurera hurbildu zirenak. Gure egoitzan salda bero beroa, ardoa eta askaria eskaini genien eta gustora abestu ondoren bere bidea jarraitu zuten.

Argazkiak oraindik ez dituzue ikusi? facebooken aurki ditzakezu. Datorren urtean berriz ere, hemen egonen gara!! Beti bezala, otsailaren 4an.