Karrikirin ez da kabitzen Grezia klasikoko tragikomediarik, ezta Metropolitan Operako antzezlanik ere. Tira, nor engainatu nahi dugu? Gure Karrikiri xumean ez da kabitzen ezta Poltsiko antzerkirik ere.
Gurea Nano-antzerkia izanen da, ala ez da izanen.

Baina, pausu irmoz dator nano-eztanda, eta dardara ederra eraginen du, gure inguruko aktore eta artisten eskutik baitator. Gure nano-antzerkia bertakoa, euskalduna, probokatzailea, aberatsa eta ausarta izanen da. Nano-antzerki sail honek gaurkotasunez zipriztindutako istorio anitzak publiko ororengana helaraztea du xede.

Datozen egunetan, irri eta negar egiteko, hausnartzeko eta hementxe bertan idazten eta taularatzen diren kalitatezko antzerki lanez gozatzeko aukera izanen dugu.

Nano-antzerki ziklo honen ametsa Karrikiri elkarteak antzerki munduari atetxo bat zabaltzea da, espero dezagun zuek ere guk bezainbeste gozatuko duzuela.

Hau hasiera besterik ez da, beraz: KAKA ZAHARRA!!!

 

GORPUTZ ANTZERKIA ETA KOMEDIA Xabier Artieda Martxoak 24
osteguna, 19:30 Karrikiri Elkartea Xabier karrika, 4. Sarrera 3€
Karrikirin salgai.

LIBURU BATI TIRAKA Kepa Errasti Martxoak 31 osteguna, 19:30
Karrikiri Elkartea Xabier karrika, 4. Sarrera 3€ Karrikirin salgai.

BIHOTZ, BI HOTS, BI TXOTX Garazi San Martin Apirilak 7
osteguna,19:30 Karrikiri Elkartea Xabier karrika, 4. Sarrera 3€
Karrikirin salgai.

NORA ZOAZ, KALAMITY? Antzezlan familiarra. Kaktus antzerkia
konpainia, Teresa Sarriguren, Ilunber Ayestaran, Itsaso Agirre eta
Garazi San Martin Apirilak 9 larunbata,12:30 Laban, Gazteluko
plaza,2. Sarrera 3€ Karrikirin salgai.

 

 

  • XABIER ARTIEDA, artistaz:
    Xabier Artieda aktore Nafarrak Nafarroako Antzerki Eskolan hasi zuen bere ibilbidea
    orain dela hamalau urte. Formakuntza aberasteko Jacques Lecoq teknikan berezitu
    zen, gorputz-antzerkia ardatz.
    Xabierrek abesten ere badaki, eta hainbat proiektu musikaletan parte hartu du:
    adibidez, Tdiferenziaren eskutik, Niko, banpiro txiki bat antzezlanean eta Rock Star
    musikalean. Bestetik, The River cover band taldean ere lan egin du eta ospakizun
    askotan ikusi dugu Goazen kalera taldeko musikariekin.
    Antzerki arloan, La Fura Dels Vaus-en M.U.R.S.en eta Goenkalen izan ditu aukerak
    trebea dela erakusteko. Eta, azkenik, haren ideia eta produkzio pertsonala aurrera
    eramateko bezain ausarta izan da: EVERYBODY NEEDS… HEROES!
    Aktore polifazetikoa, beti prest proiektu berrietan murgiltzeko eta ukitu berezia
    emateko.
  • KEPA ERRASTI, artistaz:
    Kepa Errasti Gorroño (Aretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a) euskal aktorea eta
    gidoilaria da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa.
    Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago Donostian
    Antzerkia ikasi zuen eta laster hasi zen Goenkalen.
    2015ean Xake Produkzioak sortu zuen Xabier Ormazabalekin Mami Lebrun obra
    aurrera ateratzeko, non aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2016an estreinatu
    zuten Mami Lebrun. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortegak aktore eta Getari
    Etxegarai zuzendari zirela.
    Antzerkian, Mami Lebrun lanaz gain, eszenatokia ezagutu duten beste bi
    antzezlanen egilea da, Lur (Xake Produkzioak, 2018ko maiatzaren 4an estreinatua)
    eta Erlauntza (Vaivén Producciones, 2018). Aipatutako kasu guztietan, barne
    bultzada edo emozio pertsonal batetik abiatuta, kezka eta esanahi kolektiboak
    biltzen dituen istorio bat planteatzen du Kepak bere lanetan, transexualitatea,
    genero-ikuspegia, amatasuna, edota heriotza eta belaunaldien arteko transmisioa
    izanda abiagunea; pertsonala kolektiboa ere badela frogatuz berriro ere. Eta
    kolektiboa pertsonala ere bai.
    Telebistarako eta zinemarako gidoigintzan ere aritu izan da, Aitona mantangorri
    laburmetraia, kasu.
  • GARAZI SAN MARTIN, artistaz:
    Aktorea, sortzailea, zuzendaria. Arte eszenikoak eta interpretazioa ikasi zituen
    Nafarroako Antzerki Eskolan. Gero, keinu bidezko antzerkian berezitu zen, Jaques
    Lecoq-en pedagogiari jarraiki, Bartzelonako International Estudis Berty Tovias
    eskolan. Clown munduan espezializatu da Marcelo Katzen eta Pepa Planaren
    eskutik eta sorkuntza ikasi du Andrea Jimenezekin. Hainbat obratan hartu du parte,
    besteak beste: Voces y silencios, Sandra Lacunzaren eta Marie-Gabrielle Rotieren
    eskutik; Julieta es Ella, Maravillas en el País de las Miserias, Atikus antzerki talde
    nafarraren zuzendaritzapean. Orain inprobisazio munduan dabilen De Improviso
    taldeko kide da, eta autofikzioari hurbiltzen zaion bakarrizketa honekin arrakasta
    handia izaten ari da.
  • NORA ZOAZ KALAMITY? Antzezlan familiarra Kaktus antzerkia konpainia.  Antzerkiaz:
    Kalamity Jane Mendebalde Urruneko herri txiki batean bizi da. Bizimodu lasaia eta
    etorkizun itxuraz zoriontsu eta egonkorra du.
    Gainerako emakumeek bezala, gure protagonistak bere etorkizuna idatzita dagoela
    ikusten du. Hala eta guztiz ere, ez da aske sentitzen « mundu basati honetan ».
    Haizeak ekarritako iragarki batek, kasualitatez agian, Kalamityren espiritu
    abenturazalea esnarazten du.
    Beraz, Oklahoma cityra abiatuko da, bakarrik, bere ametsa betetzera. Bai, bakarrik.
    Bitartean, bidean zehar, pertsonaia ezberdinak aurkituko ditu, eta sheriff bat ere
    bai, bere irteeraren aurka jarriko dena, zenbait oztoporekin geldiarazten saiatuz.
    Lortuko al du Kalamityk Oklahomara iristea?
    Keinu antzerkia eta clown teknikak uztartzen dituen umorezko obra da.
    Mendebaldeko munduan murgiltzen den arren, gure egunerokotasunarekin lotura
    zuzena duten gaiak jorratzen ditu.
    Maskulinitatearen edo indar fisikoaren nagusitasunaz gain, itxurei eta estereotipoei
    erreparatzen die.
    Barre egingo diogu geure buruari, eta antzerkia egiteko modu berri eta zuzen bat
    transmitituko zaio publikoari.Hizkuntza: euskara.
    Iraupena: 50 minutu.
    Adina: 7 urtetik gora.
    Antzezleak: itsaso Aguirre, Ilunber Ayestaran, Teresa Sarriguren, Garazi San
    Martin.
    Musika: Lupa proiektua (Mariano Morales).
    Konpainia: Kaktus Antzerkia.
    Sarreren salmenta: Karrikiri Elkartean, 3€