Horiek dira hilabete honetan gure hilabetekarian aurkituko dituzun bi eduki interesgarri, baina horietaz gain atal bakoitzean bestelako gai esanguratsuak topatuko dituzu. Hala nola, azalekoan, Karrikiri Euskaldunon Topaguneak Euskal Herrian barna egiten duen salmenta ibiltaria, Karrikadantza egitasmoa (hilaren 18an izanen dena) eta Karrisolasaren beste saio bat (maiatzaren 15ean)

Agendaren atalan adin eta gustu guztientzako aukerak: antzerkia, musika, tailerrak, Kantu eta Hitza zikloa, lehiaketak, e.a.

Esan bezala, elkarrizketaren atalan, Mikel Tabernaren lehenengo eleberriaren inguruko solasa eta ekarpenen artean, Arrate Illaro Etxeberriak Mintzalaguna egitasmoaren inguruan egindako hausnarketa interesgarria.

Eta amaitzeko, Karrikiriko gomendioen artean Tabernaren liburua bera eta Grégorie Baullierren “Txostena niri buruz” lana aurkituko duzue liburuen atalean eta disken artean, berriz, EH Sukarraren “Uhinak” euren azken lana eta Emon taldearen “Konfeti kolore” izenekoa.

Ez ahaztu gero Karrikiri dendan aurkituko dituzuen bertsolaritzari buruzko Puntutan kamiseta berriak; 24 kolore ezberdin nahi duzun modeloan zure neurria eginda.

On egin deizuela!!!