Eta martxa hastearekin batera, honatx gure iraileko Karrika buletina hilabete honetarako izanen ditugun zerbitzu, euskarazko ekitaldi eta bestelako eduki interesgarriekin.

Oporretatik bueltan, gure elkarteko zerbitzuak martxa onean daude jada, beraz euskaldunekin partekatzeko pisuren bat behar izanez gero, itzulpen baten beharrik baduzue edota gure beste edozein zerbitzuz gozatu, hurbildu gurera (Xabier karrikako 4ra) edo murgildu gure web orrian: www.karrikiri.org

Iraileko Karrikako kultur agendan bertso saio mamitsuak (hilaren 20an), kontzertuak, haurrentzako antzerki saioak, Karrikadantza (hilaren 20an), hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat ekimen. Guztiak, beti ere, gure agenda ikusgai. 

Hitzordu horiekin batera, Iruñean aspaldixko bizi den Ana Jaka idazle Andoaindarrari eginiko elkarrizketa, berriki aurkeztu duen “Ez zen diruagatik” bere lehen eleberriaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz. Eta ekarpenen atalean, Bilgune Feministaren aldizkaritik hartutako Idurre Eskisabel kazetariak eginiko “Izena eta izana: euskal izendegiaren eta sexuaren araberako bereizketa” ikerketari buruzko elkarrizketa.

Karrikiriko dendan aurkituko dituzuen literatur gomendioen artean, berriz, Karmelo Ayestaren “Goza daiteke gehiago” eta Gerardo Markuletaren “Poeta katalan garaikideak. Antologia”. Eta musikari dagokionez, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Aupa Argantzon Ikastola!!” eta Tximeleta plaza taldea “Mugitu!” diskoak.

Eta gogoan hartu, arestian aipatu bezala, kamisetak eta jertseak kostu prezioan eskuratu ahal izanen duzuela egunotan, beraz agudo ibili.

Plazerra da berriro zuekin egotea. Ekin diezaiogun lanari!!