Lorea Agirre kazetaria eta antropologoa izateaz gain, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa da. Gaur egun HUHEZIko irakaslea da eta euskararen eta euskal kulturgintzaren inguruan aditu ezaguna da.

Proposatzen dizuegun elkarrizketa “Faktoria” programan, Euskadi Irratian izan zen maiatzaren 23an.

Esan bezala, hitzordua ekainaren 19an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Gogoan hartu Karrikiriko honetan ere ateak zabalik izanen dituzuela.

Ongi etorri!!