LEGE INFORMAZIOA ETA COOKIE POLITIKA

Lege informazioa

Lege Informazioa

Nor garen

  • KARRIKIRI SL  www.karrikiri.eus webgunearen argitaratzailea da. Iruñean (Euskal Herria) du helbidea KARRIKIRIk (IFK: G31572654), Xabier karrika 4an, eta Nafarroako Merkataritza Erroldan dago izena emanik, xxx Tomoan, xx folioan, NA-XXXXX orrian. Harremanetarako: bulegoa@karrikiri.org

Legezko oharra

  1. www.karrikiri.eus Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Elkartearen webgunea da. Webgunea bera eta bere edukiak (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sorkuntzak, sofwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe delako baimen pean.
  2. KARRIKIRIk ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz webgunean izan liteke akats, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, akatsik egongo balitz, barkamena aldez aurretik eskatzen du, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta azkarren horren berri ematea, arren, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
  3. Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.
  4. www.karrikiri.eus-k modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta kasu horietan, KARRIKIRI ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.
  5. Erabiltzaileak webguneko eduki eta zerbitzuen (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan) erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan erabiliko ez dituelako konpromisoa hartzen du; inola ere KARRIKIRI ez da erantzule izango.
  6. KARRIKIRIk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.

Pribatutasun politika

  • 1. Atarikoa
    Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak KARRIKIRIren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, KARRIKIRIk Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoko Erregistro Nagusian. KARRIKIRIk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
  • 2. Datu pertsonalak biltzea
    Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. KARRIKIRIk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, KARRIKIRIk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, KARRIKIRIk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu. Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Webgune honek “Blogak” izeneko atal bat dauka. Blog honetan, blog desberdinen arduradunek aukera edukiko dute erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeen informazioa komentatzeko. Era berean, blog honetan iruzkinak onartzen dira. KARRIKIRIk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien ardura. KARRIKIRIk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzea edo galaraztea ere.Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratuko ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.Webgune honetan nabigatzeko, ezinbestekoa da honako pribatutasun-politika honetan eta webgunearen beste baldintzetan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola KARRIKIRIri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dauzkan beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio KARRIKIRIri.
  • 3. Gako pertsonalen erabilera
    Erabiltzaile-gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori. KARRIKIRIk gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea. Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio KARRIKIRIri.
  • 4. Interesdunen eskubideak
    KARRIKIRIk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio KARRIKIRIri: Xabier karrika, 4, 31001, Iruñea (Nafarroa), 948 225 845  edo, bestela, bulegoa@karrikiri.org helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
  • 5. Segurtasun Neurriak
    KARRIKIRIk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela KARRIKIRIren erantzukizunpekoak.
  • 6. Indarraldia
    KARRIKIRIk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. KARRIKIRIk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, KARRIKIRIk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Cookie Politika

  • Zer da cookie bat?
    Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategi bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute, eta abantaila asko ekartzen dituzte; esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo webgunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak webgunea uztean urratzen dira; cookie iraunkorrak, berriz, ordenagailuan egoten dira data zehatz bat arte.
  • Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?
    Webgune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:Cookie teknikoak: aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, datu-trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atal desberdinak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat egitea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatze eta abar.Pertsonalizatzeko cookie-ak: aukera ematen dute webgunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko; esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota eta abar.Analisi cookie-ak: aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.Publizitaterako cookie-ak: aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.
  • Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?
    Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak ordenagailuko nabigatzailearen konfigurazioa alda dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfigura daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.
  • Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak.
  • Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua.
  • Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna.
  • Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna.