Horrela bada, dantzatzea gustuko duen edozein laguni zuzenduta dago gonbitea, beraz ez da dantzari profesionala izan behar eta musikaren laguntzaz, elkarrekin asko ikasi eta bikain pasatzeko parada izanen dugu.
Beraz, euskal dantzak gustuko izanez gero, ez galdu aukera eta hurbildu larunbata honetan Iruñeko alde zaharrera. Eta gogoratu Karrikadantza kamisetak erosgai izanen direla.
Hitzordua bada: 18:30ean Iruñeko Mercaderes karrikan eta eguraldi kaxkarra eginez gero, ordu beretsuan Mañuetako frontoian. Bertan ikusiko dugu elkar!!!