Koldo Bigurik euskaratu du Massimo Carlottoren ‘Agur, maitea, ikusi arte’ nobela, eta Txalapartarekin argitaratu. Lanak Italiako boterearen eta kriminalitatearen arteko harremana islatzen du. Atzo aurkeztu zuten lana Carlottok eta Bigurik, Garazi Arrula editorearekin batera, Karrikiri elkartean. Carlottok modu telematikoan parte hartu zuen.