Urtean zehar Euskal Herriko hainbat txokotatik ibili ondoren, oraingoan Gipuzkoako ikastolen aldeko festara iritsiko da Iruñeko euskara elkartearen saltoki higikorra eta bertan izanen ditu salgai Nafarroako euskal musikari eta idazleren lanez gain, Euskal Herriko beste egilerenak ere.

Ibilbideaz eta egunean zehar izanen den egitarauaz informazio gehiago lortu nahi izanez gero, Kilometroak 2010 webgunean sartzen ahal zarete.