Larunbateko Karrikadantza itzela izan zen. Bigarren aldiz, eguerdiko 12.00etan Zentral Kafe antzokira egin zen deialdia eta adin guztietako jendea, dantzazaleak, musikariak edo besterik gabe, eguerdia giro bikainean pasatu nahi zutenak hantxe bildu ziren.


Argazkiak: Aitor Urquiza

Argazkiak jasotzen ari gara eta batzuk jada Facebooken daude. Hala ere, zuk ere atera bazenitu partekatu!!

Milesker hurbildu zineten guztioi eta animo, martxoko Karrikadantzarako gutxi falta baita!!