Hemen gara berriz ere!!

Bueltan gara!! Zer moduz oporrak?Ongi aprobetxatu izana espero dugu.Karrikiri bueltan da eta beti bezalagogoz hasi gara lanean. Sanferminenondoren eta azkeneko hilabete honetangure denda eta bulegoa itxita egon dira,denda margotzeko aprobetxatu dugueta ahalik eta txukunago uzten saiatugara. Oraindik ez zarete egon? Tira ba,Xabier karrikan gaude!!Geldialdiaren ondoren, hilabetehauetan (abuztua eta irailean) hainarrakastatsua den pisukide zerbitzuaeguneratzea lortu dugu. Pisukidezerbitzuarekin, Iruñerrira datorrenjendearen artean euskal harremanakestutzea da gure helburu. Beraz,hilabete aproposa duzue datorrenikasturtean pisu bila baldinbazaudete… www.karrikiri.orgwebgunean sartu eta Pisukidezerbitzuan datuak sartu, besterik ezduzue egin behar. Edo, nahi izanezgero, Xabier karrikako bulegotik pasatueta gustu handiz zuekin egonen gara!!Uda bukatzear dago, baina hala erefesta gogoekin segitzen baduzue,hurrengo Karrikadantza, hilaren 20anizanen da, 18.30ean ,Antsoaingojaigunean. Animatu!!2015eko merkataritza liburuxkaprestatzen hasi gara dagoeneko, etahorretarako zuen laguntza nahi dugu.Ezagutzen al duzu harremanakeuskaraz dituen komertzioren bat etagure zerrendan ez dagoena? Horrelabaldin bada, jar zaitez gurekinharremanetan eta gure zerrendanjarriko dugu.Karrikiriren leloa «lana eta jarana»jarraituz, jaia bukatu da eta orainlanean hasteko garaia da. Aurreradenoi!!


 

Ana Jaka

«“Ez zen diruagatik” liburuaren idazlea»

Andoainen sortua eta aspaldi Iruñeanbizi den idazlea dugu honako hau.Poesia landu ondoren, euskarazkoliteraturara pasatu da eta bere leheneleberria euskaraz karrikaratu du “Ezzen diruagatik” izenburuarekin.Berarekin hitz egiteko aukera izan dugueta hona hemen kontatu diguna.

Betidanik izan omen duzugustuko idaztea, baina orainarte gehienbat poesia landuduzu eta gaztelaniaz idatzia,ezta?Bai, hala da. Txikitatik hasinintzen poemak idazten.Tarteka bestelako testuakidazten ditut, baina poesia dutbetiko lagun. Gaztelaniaz aritunaiz ama hizkuntza dudalako,eta, lehenengo urteetan,bakarra. Euskara ikasiz joannaizen neurrian, euskaraidatzian ere pausoak ematenjoan naiz eta, aldi berean,gaztelaniaz idazten jarraitu dut.Hor dago bloga, Mero amor/Linea discontinua liburua, etahan-hemenkako argitalpenaketa errezitaldiak. Nireerrealitatearen isla da.

Nola sortu zitzaizun eleberribat eta euskaraz egiteko gogoa?Aldaketa handia izan al da? Zermoduz aritu zara?Asko gustatzen zaidan generoada (gehien irakurtzen dudana).Poesiaren aldean, beste gauzabatzuk eskaintzen ditu:istorioak kontatzeko denboraeta sakontasuna, pertsonaiakosotasun batean sortzekoaukera, giroa, suspensea… Nireburua frogatu nahi nuen, etaeuskara era horretan eregozatu, literatura egiten,eleberri batek eskatzen duenpatxadaz. Eta, bide batez,eskaini, erantzukizun puntuhori ere egon da euskarazegiteko. Batzuetan ziurtasunfalta nuen, hizkuntzaridagokionean eta generoa ezdudalako hainbeste landu,baina hori lanarekin orekatzenda: berrikusten, bilatzen,galdetzen, eta berriroberrikusten.

“Ez zen diruagatik”eleberriaren azalean frigorifikonarras eta desordenatu batageri da; protagonista direnhiru protagonisten bizitzen islaedo izaten ahal dena. Zerkontatu nahi izan duzu?Gauza asko… Ideia nagusi parebat botatzearren, norberakduela bizitzan aurrera egitekonahikoa baliabide, nahiz etabizitza, hozkailu hori bezala,hutsik egon, edo dagoela usteizan. Erabakitzeko tartea osotxikia denean ere, tarte horigurea dela. Eta pikutara joannahi badugu ere, errespetatubehar dela erabakia. Bestetik,giza harremanen garrantzia;onak ala txarrak izan, gauzakmugitzen dituzte, eta aukerakeskaintzen, besterik ez badaere, ispilu moduan.

Estilo zuzenean idatzitakoistorioa da, erraz harrapatu etaberehala irakurtzen dena. Norizuzenduta dago?Eleberri psikologikoak gustukodituen publikoari, suposatzendut. Pertsonaia eta ekintzagutxi dauka. Gaien aldetik,gaur egun guztioi eragitendigutenak daude: dirua, krisia,harreman inperfektuak…

Eleberria duela zenbait hilabeteatera zen eta dagoenekojendaurrean aurkezteko aukeraizan duzu. Zer moduzkoharrera izaten ari da? Pozik alzaude?Bai, oso pozik,irakurleengandik jaso ditudanbi kontuengatik batez ere:batetik, eleberria ulertudutelako sentsazioa daukat, etahorrek esan nahi du ez dudalahain gaizki egin. Bakoitzakbere modura baina nik horazaldu nahi nituen ideiak,galderak, jaso ditu batek alabestek. Bigarrenik, ezagutukobalituzte bezala hitz egindidate pertsonaiez. Niretzat,hori asko da.

Esku artean bestelako lanen batjada prest edo buruan jirabiraka?Poesiari berriro helduala eleberrigintzan murgildukozara?Poesia liburu bat prestatzen arinaiz. Eta hasi zaizkit jadapertsonaia batzuk agertzen.Gelditzen badira, egingo dutzer edo zer. Nork daki.

Komunitate txikia garen arren,euskal literaturaren sorkuntzakez du etenik. Nola dakusazuForu erkidegoan?Harrobia badago. Adibidemoduan: Mexikoko aldizkaribatek aukeratutako hamalaueuskal poeta gazteren artean,bost nafarrak dira. Badirudibatzuek landutako sasiek ezdutela lurra agortu, kontrakoa,ahots kritikoagoak, askeagoak,jaiotzen dira hemen,halakoetan gertatzen den lez.


 

Idurre Eskisabel Larrañaga

Idurre Eskisabel Larrañagarekin egin dugu hitzordua. Kazetaria, iritzi sortzailea, unibertsitateko irakaslea, feminista… izateaz gain, «Izena eta izana: euskal izendegiaren eta sexuaren araberako bereizketa» ikerketa lan egina du eta egun, honen inguruko tesia egiten dabil.

Izenak, hitz soil izateazgain, izana transmititzendigute? Zein da izenenbalio sinboliko etaeraikitzailea?Pertsona izenek funtziobikoitza dute. Batetik,pertsona jakin bat, indibiduoa, zehazteko etaizendatzeko balio dute. Bestetik, pertsona horijendartean, komunitate batean, harremansoziopolitikoen sare batean kokatzen dute. Hortaz,esango nuke, izaera edo karakter indibibidualzehatz baino nortasun soziala transmititzendutela, norberari dagokion lekuan jartzen duteharremanen ehundura horretan. Izenek pertsonabaten sexu, adin, klase eta nazio identitateariburuzko informazio baliotsua ematen digute.Esaterako, Donostiako kale batean galdurikdabilen 5 urteko haur bat topatuko bagenu etaSuhar duela izena esango baligu edo Alvaro, hariburuzko oso irudikapen diferenteak egingogenituzke.Kontuan izan beharko genuke, halaber, kulturabakoitzak edo herri kolektibitate guztiek berenizendegiak sortzeko edo moldatzeko joera dutela.Esango nuke, metafora joko baten bidezkomunitate horren bidez pertsona zer denadierazten dutela nolabait izenek. Gainera, garaiangaraiko eta lekuan lekuko erakunde handienek(Elizak, Estatuak…) arautu dituzte pertsona izenak,eta horrek berak erakusten du balio sinbolikohandiko tresnak direla, aipatutako nortasun sozialhorien garraiatzaileak.Bizipen indibidualagoari dagokionez, generoarilotuta du, nire ustez, pisurik handiena. Izeneiorain arte atxiki zaien funtzioetako bat daizendatua gizon edo emakumea den lehen unetikargitzea eta, beraz, badaude gizon izenak etaemakumen izenak. Edo alderantziz esanda,pertsonetatik abiatuta gizon eta emakumeaksortzeko tresnak dira izenak. Horren erakusgarrida biosexuarekin konforme ez dauden pertsonekegiten duten lehen gauza izenez aldatzea izatendela.

Euskal izendegiak arautze desberdinak izan dituhistorian zehar. Zein izan da euskal izendegiarenibilbide historikoa?Euskal izendegia esaten diogun horiabertzaletasun modernoarekin batera sortzen da,Sabino Aranaren eskutik, hain justu, nazioeraikuntzarako tresna politiko gisa; euskaldunaksortzeko tresna gisa. Beraz, debeku askorenjomuga izan da hasieratik. Frankismoarenamaiera aldeko euskal berpizkundean egiten denlehen gauzetako bat euskal izendegi horberreskuratzea, zabaltzea, hobetzea eta debekuengainetik edo hari izkin eginez berrerabiltzea da.Euskalduntasunaren garraiatzaile gisa ulertzen da.Frankismo ondorenean lortuko du onartzea,egonkortzea eta hedatzea, gaurko egoerara iritsiarte.

«Euskara ez da sexista» esaldia askotan entzunizan dugu, baina erabilerari dagokionez, zehazkiizenen kasuan nolakoa definituko zenuke dela?Bai, euskara ez dela sexista askotan entzun dugugenero gramatikala ez duelako. Baina ez dagohizkuntza sexistarik edo sexista ez denik,hizkuntza erabilerak dira alde baterakoak edobesterakoak. Alde horretatik, euskal izendegiaarautzerakoan zein praktikan jartzerakoan gurejendartean nagusi den genero ideologia aplikatzenda: hau da, binarismo zorrotza (Euskaltzaindiakerabat baztertu ditu izen mistoak gaiari buruzkoazken erabakian) eta gizon izenak eta emakumenizenak zeintzuk diren erabakitzerakoan sortzenden metafora jokoan maskulinitate eta feminitatehegemonikoen birsorkuntza. Alegia, Haitz diramutilak eta Lore neskak.

Maria Concepción, Garbiñe eta Lur. Hirubelaunaldi. Iraultza bat?Azken 50 urteetan goitik beheraino aldatu dirapertsona izenak, ez Euskal Herrian bakarrik,baizik eta Mendebalde guztian: atzera utzi diramendeetan nagusi izandako santutegi kristaukoaketa beste corpus batzuk sortu dira –mitologia,literatura, antzinatea, star-systema edo exostimoadituzte iturri–. Aldatu dira izenak, izenek islatzendituzten esanahi eta balioak, eta izenak jartzekomoda bera -familia zabalean edo komunitateanerabakitzen zen lehen, orain gurasoek bakarrik…-.Jendartearen indibidualizatze eta norbanakoarensingularizatze prozesuaren isla da. Euskal Herrikobereizgarria da nazio, hizkuntza eta kulturidentitatearen auzia sartzen dela jokoan.Dena den, esan bezala iraultza gertatzen daantroponimiarekin zerikusia duten alor guztietan,sexu edo genero bereizketarekin zerikusiaduenean salbu. Hau da, iraultza gertatzen dabaina sexu iraultzarik ez.

Egun zein da Euskal izendegiaren arautzea Hegozein Ipar Euskal Herrian?Alde batean zein bestean estatuek duteerabakimena. Hala, Espainako legediak zehaztendu pertsona izenek lehen kolpetik erakutsi behardutela izendatua gizon edo emakumea den. Hauda, izen mistoak debekatzen ditu berariaz.Frantziakoa oso zorrotza izan da, baina orainanglosaxoien bidetik asko laxatu da etaumearentzako iraingarria ez bada gurasoeneskumenean uzten du izenaren erabakia goitikbeheraino. Horrekin lotuta, Hegoaldeko erregistroeta epaitegietan Euskaltzaindiari aitortzen zaiohizkuntza aldetikako autoritatea eta, funtsean,Euskaltzaindia da gizon izenak zeintzuk diren etaemakumeenak zein erabakitzen duena. Aregehiago, euskarak ez duela izen mistorik erabakieta binarismoan oinarritutako genero ideologiabetikotzea hautatu duena.

Beraz, txikitatik, izena jartzen zaigun unehorretatik, sexuaren araberako izenak arautzendira Euskal Izendegian. Izen mistoak jartzeaoztopoz betetako bidea da. Jendarteak ezartzendigun binarismoari aurre egiteko, aldaketa bidean,nola egin genezake izendegiaren aplikaziotik?Praktikaren bidez, gainerako alor guztietan bezala:izen mistoak hautatuz. Edo beste era bateraesanda, gure haurrentzako izenak hautatzerakoanpertsona bat izendatu behar dugula presenteizanik eta ez gizon edo emakume bat. Legeek etaaraudiek beti dituzte izkin egiteko zirrikituak.

Aurrera begira zein erronka ikusten dituzu: euskaljendartean, Euskaltzaindia… dagokionean?Ez dakit. Askok pentsa dezakete aurrean ditugunerronka guztiekin izenen hau azken burukodetailetxo bat dela, baditugula askoz erelehenagoko egitekoak. Baina hizkuntzak sekulakoindar performatiboa du, hizkuntzaren bidezadierazi ez ezik eraiki egiten gara etahizkuntzaren barruan pertsona izenek aldehorretatik indar berezia dutela esango nuke: gizoneta emakumeak sortzeko tresnak dira.Berdintasunaren borroka balio sinbolikoen zelaianari gara jokatzen. Horretaz jabetzea litzateke lehenurratsa. Garrantzi hori zabaltzea bigarrena,euskalgintzako eragileen artean, Euskaltzaindiabertan. Eraldaketarako konplizitateak bilatu etalantzea.Bilgune Feministaren aldizkaritik hartutakoa