Uztailaren 10ean 19. Arrantzale Eguna
Uztailako Karrikari heldu aitzin,Karrikiritik eskerrak eman nahidizkiogu azken urte hauetan gureelkarteko bulegari eta koordinatzaileaizan den Jone Altxuri, hainbat urtezgurekin aritu eta burubelarri lanegiteagatik. Esker mila aunitz eta zorteon hartu duzun bide berrian!!Eta agur honekin batera, ongi etorriaeman nahi diogu Goretti Beunzari,hemendik aurrera Joneren tokia hartueta elkarteak eskaintzen dituenzerbitzuak kudeatzen arituko denlagunari.Sanferminak ailegatzear daude etahauekin batera uztailaren 10ean,ostegunean, Arrantzale Egunaren 19.edizioa ospatuko dugu urteroantolatzen dugun atun-jana mundialaeginez. Betiko moduan, bazkariaZaldiko Maldiko elkartearen atarianizanen da. Ondarruko lagunen etahurbilduko direnenen laguntzaz ziurgaude aurten ere egun bikaina pasakodugula; gure arteko harremanaksendotuz, dantzatuz eta, jakina, ederkijanez. Bertan ikusiko dugu elkar, ezta?Gora arrantzale eguna eta goraSanferminak!Baina, atun-janarekin ez dirasanferminak bukatuko. Erraldoienkonpartsak, dantzariak, txistulariak,Goitibera elektrotxaranga, Tximeleta,Jaigune Txikia, Zaldiko Maldikonantolatutako ekintzak… milaka ekitaldizgozatzeko aukera izanen da aurten ere.Eta horien guztien berri izateko gureweb orrian sartu eta kontsultatuIruñerriko euskal agenda:www.karrikiri.org.Eta festak bukatu ondoren, indarrakberreskuratzeko, Karrikirik uztailaren15etik abuztuaren 17ra itxiko ditu beredenda eta bulegoa. Egun horietanzehar obrak egingo ditugu eta dendatxukun-txukun uzteko aprobetxatukodugu. Ea zuen gustokoa den.Uda goxo-goxoa pasa dezazuela esperodugu. Ongi pasa!
Maite Lakar Iraizoz
«Ahoz aho eta mendez mende transmititu diren kontu, jolas, ipuin, kantu eta formulak bildu eta XXI. mendera ekarri ditugu»
Euskokultur Fundazio, NafarroakoEuskara teknikarien sare eta LabritMultimediaren eskutik heldu da berriki«Xaldun Kortin. Jolastu gurekin!», 0-6urte bitarteko haurrekin lantzeko CDDVDmultimedia egitasmoa. MaiteLakar Iraizoz, proiektu honetakosustatzaile eta Euskokultur fundaziokopatronatukideak azaldu dizkigu proiektuinteresgarri honen xehetasunak.
Kortin. Jolastu gurekin!»haurrekin lantzeko CD-DVDproiektu berezia. Zertan datzaeta nork sustatutako egitasmoada?Nafarroako ahozko ondaretikbildutako kantuak eta kontuakbiltzen dituen egitasmoa da,liburua, musika CDa eta ikusentzunezkoDVDa barnedituena. Liburuan edukiguztiak ageri dira erabilerarenarabera sailkatuta (eskuekin etabehatzekin jolasteko, trostanibiltzeko, taldean jolasteko,memoria lantzeko, loegiteko…). Horrez gain, haurhizkeraren hiztegia eta etxeaneuskara erabiltzekogomendioak ere eman ditugu.Hiru parte-hartzaile nagusiizan dira egitasmo honetan:batetik, EuskokulturFundazioa, ondarea biltzen,finantziazioan eta edukienhustuketatik hasi eta bukaeraarte prozesu osoan zehar; gero,Nafarroako Euskarateknikarien sarea, edukienegituraketan eta familietaneuskararen transmisioabultzatzeko gomendioetan eta,azkenik, Labrit Multimedia,ondarearen bilketan etaekoizpenean ere. Esan beharradago talde lanean hartu direlaerabaki guztiak, talde eragilebat osatu baikenuenhorretarako.Dena den, ezin dugu aipatugabe utzi egitasmo honenatzean lan talde handi batdagoela, anitz baitira modubatean ala bestean gurekinbatera aritu direnak: kantu edokontu gehiago ematen,zuzenketak eta ekarpenakegiten, hautaketa prozesuan,parte hartu zuten eskolaguztiak, musikaz arduratudiren Aitor Ortiz eta NereaUrbizuren lan bikaina,diseinua egin duen JosuneIturzaeta…
Esan bezala, haurrekinlantzeko asmoz sortua da. Norizuzenduta dago, zer adinakohaurrentzat?0-6 urte bitarteko haurrendakomaterial aproposa da etabereziki etxean euskara jaso ezduten gurasoei zuzenduta dagoedota euskaraz ikasten aridirenei. Azken batean, ahozaho eta mendez mendetransmititu diren kontu, jolas,ipuin, kantu eta formulak bildueta XXI. mendera ekarriditugu, gaur egungo gurasoekikasteko eta, bide batez, gureahozko tradizioa biziberritzeko.Familiez gain, hezitzaileendakoere material aproposa dela ustedugu, hainbat baliabideeskaintzen baitira bertan.
Nola bururatu zitzaizuenhorrelako lan bat sortzea?Hutsunea al zen alor horretan?Duela urte batzuk Baztan-Bidasoa aldean antzekoegitasmo bat egiteko asmoaagertu genuen eta garai egokiaeta finantziazioa lortuta, laneanhasi ginen, baina Nafarroaosoa aintzat hartuz. Nafarroakoeuskara teknikarien sareak,azkeneko urteotan familiatransmisioan egindakohausnarketa eta lanean, halakobeharra agertu du hasieratik.Horrez gain, ondarea biltzenari ginen neurrian, ikusigenuen altxor handia zegoelagure herrietako txokoetan etahori guztia ezagutarazi beharzela, eskualde erdaldunetanbizi diren familiek berezikihorrelako baliabideak beharbaitituzte.
Zer hedapen eman diozueorain arte eta zer asmo duzue?Aurkezpenak egin ditugu partehartu duten eskoletan,liburuaren azokan, jardunaldiespezializatuetan, etab. Horrelajarraitu nahi dugu, ahalbezainbeste jendek ezagutudezan.
Ikastaroak egiteko intentzioaere baduzue, ezta?Dindaia fundazioak prestatu dutailerra eta orain arte bi saioBortzirietan baino ez dira egin.Gurasoek nahiz umeekikaragarri ongi pasatu zutenondare zati hori bereganatzen.Irailetik aurrera gehiagoeginen direlakoan gaude,eskola eta guraso elkarte askokadierazi baitute interesa.
CD-DVD berezi honeninformazio guztia biltzen duenbloga ere ikusgai dago…Bai, askotan esaten dugulaugarren euskarri horrekbermatuko duela egitasmoakizanen duen ibilaldia. Hemenegunerokotasuna landudezakegu, aurkezpen berriak,materialen iruzkinak, norbaitekbere etxean bildutako formulaberriren bat ere bidaltzen badu,hortxe paratuko dugu…
Non eskuratzen ahal da? Segidarik izanen al du bigarrenlan batekin?Webgunean, ohiko liburudendetaneta dendaespezializatuetan Euskal Herriosoan zehar, baita Karrikiridendan ere, jakina.Hurrengo alerik egonen den?Ziur aski bai, baina ezin duguesan noiz…
«Jazar, urte bat». Jazarreko kide bat
Duela urtebete pasaturik, lagun batene-maila jaso nuen non Jasoko ikastolazaharrean izango zen asanblada bateradeitzen gintuen ni eta ez dakit zenbatgehiago. Eta, bide batez, interesatuaegon zitekeenari zabaltzeko eskatu ere.Ikastola osoa prezio oso merkeanalokatzeko parada omen zegoen etasorkuntzaren inguruko tailer etalokalak antolatzeko proiektua osatzekoideia airean.Lehenbiziko asanblada horretan moduaskotariko jendea bildu ginen, egiaesan ehuneko laurogei ez nuelaezagutzen esango nuke, eta Iruñeatxikia da. Bertan e-maila bidalitakolagunak beste tipo batekin bateraegoera azaldu zigun: aspaldian lekubaten bila zebiltzan eta azkeneanJasokoekin hitz egin eta urteak etaurteak erabili gabe zegoen ikastolazaharra prezio oso merkea alokatzekoprest agertu ziren, baldin etasorkuntzaren inguruko proiektu bateraikitzeko bazen. Zelako proiektua?Zeintzuk ziren intentzio edo ideiak?Hori dena hortxe bertan erabakibeharko genuen, asanblada horretaneta atzetik etorriko ziren bestehainbatetan, bertan egongo ginenenartean. Erabaki eta irudikatzeaz gain,aurrera nola eraman ere. Ez zegoenproiekturik, proiektua guztien arteaneraikitzea zen proiektua eta horrek areinteresgarriagoa egiten zuen apustua.Hiru ardatzek baldintzatzen zutenproiektua hasieratik: sorkuntzareningurukoa izan behar zuen (halairudikatu zen hasieratik, baldintzahorrekin alokatuko zuten eraikina Jasoikastolakoek eta ados betean geundenhurbildutako guztiak, Iruñean hutsunehandia zegoelako arlo horretan),alokairua eta gastuak ordaintzeko adinadiru bildu behar zen proiektuko kideenartean (kuota bat izango genuenondorioz) eta Etxabakoitz auzoanezarriko omen den AHT-ko geltokiaegiteko obrak hiru urteren buruanhasiko omen ziren (ondorioz jabeekhiru urterako bakarrik egiten zigutenkontratua).Denbora muga zela eta, azkar bainoazkarrago ibili behar genuen etaproiektuaren inguruan ezer gutxierabaki baino lehen, hortxe geundenhirurogei bat pertsona buru belarrisartzeko prest. Nabaria zen gure hirihonetan aukera gutxi daudela etahalako aukera baten aurrean nahikotxo,beno ze nahikotxo, oso emozionatuakgeunden gehienak.Jarraituko zuten asanbladetan elkarezagutzen ibili ginen, proiektuarennondik norakoak irudikatzen eta, azkenbatean, bertan zer egongo zenerabakitzen. Zein tailer eta gelaantolatuko ziren oso modu naturaleanegin zela esango nuke. Halako edobestelako tailer edo gela bat egotea nahizuen jende multzoa baldin bazegoen,tailer hori egongo zen. Beti ere jendemultzo hori tailerra antolatzeaz,irudikatzeaz, prestatzeaz eta hornitzeazarduratzen bazen. Hortaz esaten ohiden bezala: proposatzen zuenak jatenzuen. Edozein kasutan tailerrakamankomunak izango ziren, eta nahizeta jende multzo horrek tailer jakinhori antolatu eta, nolabait esateko,zuzenduko bazuen ere, kideguztiendako tailerra izango zen.Horretaz gain Iruñean horren eskasadiren alokairu merkeko tailer pribatuakantolatuko ziren goiko pisuetan, horrekalokairua ordaintzen lagunduko zuenbatetik, eta estudio edo lokaleskuragarriak emango zizkigun kideei. Hala ere, edozein tailer antolatu bainolehen, ia abandonatutako eraikin horibizitzara bueltatu behar genuen.Proiektuak araudiarekin bat egin zezansaiatu eta auzolanean emandako orduamaigabeen ondoren, egun eraikinakbeste piura bat dauka. Jendearen gogoeta lanaz hondakina ematen zueneraikina dotore eta bizirik dago gaur. Bertan tailer guzti hauek aurkituditzakegu: estanpazioa, brikolajea, Fablab,informatika, argazkilaritzalaborategi eta platoa, oihalgintza, arteeszenikoak, musika gela, skate parkea,truke denda, autokontsumogunea/baratza eta horietaz gainjantokia, sukaldea, erabilera anitzekogela, patioak eta bidean diren besteazpiegitura batzuk ere.Urte baten ostean garatzen jarraitzendu elkarren artean sortu eta ikastekoespazioa den Jazarek, proiektu berriakekiteko eta lanbide berriak eraikitzekobaliabideak sortzen eta eskuragarriakbilakatzen. www.jazar.org