Itzuliko gara…

Hiru urtez hogeita lau alditan osatudugu liturgia ezaguna: solasarenespazio erdian mahaia txukundu,inguruan aulkiak egokitu, tea, kafea,azukrea eta kikarak paratu, bi orduinguruko solasari ekin, umoreonean bukatu eta dena jaso.Egitasmoa hasi aurretik garbigenuen, ohiko esaldia bihurtu denbezala, euskalgintza krisian dagoela,urteetan izan dituen oinarriek ezindutela etorkizun baikorrik argitu.Gure mundu minorizatuanespontaneoak diren ideologiak etauzteak, gainerako eremuetangertatzen den bezala, posiziodominatzailea dutenenak dira etabide berriak zabaltzeko lankontzeptuala gure esku dago.Herentzia bidez etengabe erabiltzenditugun sinesmenak aldatzekoarrazionaltasun askatua lantzea dagure bidea, ez doktrinamenduarena,ezta kamuztuak diren tresnakerabiltzea. Horrela,konbentzimendua genuen, etadugu, diskurtso berriak ez direlaeraginkorrak izanen hizkuntzakomunitateak berak ez baditueraikitzen, pentsamendua etapraktika kolektiboak indartzen,eragile anitzen parte hartzea ez badasustatzen. Hain sustraitua dugunbiktima izaerak, besteak beste,alferkeria intelektuala justifikatzeneta gure aktibazio kolektiboabaztertzen du.Eztabaidak sortzeko testuesanguratsuak aukeratzen saiatugara gai ezberdinak eta egilegaraikideak lotuz, oinarri askotakoformatuak erabiliz (liburuak,artikuluak, irrati programak,dokumentalak, sareko eztabaidak)I.Solasa izan da abiapuntua etamodua gurean, agertu diren lagunguztien eskuetan hausnartzekoaukera zabaldu dugu, askatasunosoz, atsegintasunez, zorroztasunezeta, sarri askotan, umorez.Saiatu gara eta hor jarraituko dugu,edozein bazterretan aukeradagoenean, karrisolasak gauzatzen.Samuel Beckettek idatzia du:«porrotaren ondoren aurrera egindaiteke eta porrot hobea eskuratu,axolagabetasunak, aldiz,ergelkeriaren lokatzan hondoratzengaitu».1 Besteak beste: Hizkuntza plangintzak(Lionel Joly), Euskal komunitateaInterneten (Lander Arbelaitz), Hizkuntzaeta politika (Imanol Galfarsoro),Bilingual: Life and Reality.Elebitasunaren mitoak (FrançoisGrosjean), Autopsiarako frogak (KoldoIzagirre), Niretzat euskara euskaldunenkomunitatea da (Joxe Azurmendi),Norberaren hizkuntza bestearenarengainetik dagoela aldarrikatzea danazionalismoa (J. Carlos MorenoCabrera), Hizkuntza-politikaeraginkorraz (Kontseiluaren txostena),Diglosiaren purgatorioaz (Mikel Zalbide),Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera(Albert Bastardas), V. InkestaSoziolinguistikoa (Eusko Jaurlaritza),Eleaniztasuna eta Europa (Uri RuizBikandi), Feminismoa,euskaragintzarako gogoeta-tresna? (M.Luz Esteban.), Nafarroako derrigorrezkohezkuntza eta euskara (Aitor EtxarteBerezibar), Ziklo berri baterako GPS-a(Iker Martinez de Lagos), Euskararennormalizazioari buruzko iritziak (LoreaAgirre), Bertsolaritza Iruñerrian (JosemaLeitza), Nafarroako Udaletako EuskaraZerbitzuen lanaz (Dabid Anaut), Euskalantzerkia Nafarroa Garaian (AitorTxarterina), Dantza Iruñerrian (JuanKarlos Ornat).


 

Iratxe Esnaola Arribillaga

«26.800 atxikimendu jasotako .eus domeinuak euskara eta euskal  kulturaren sustapena du helburu»

2012an eratutako PuntuEus Fundazioaeuskara eta euskal kulturaren komunitatearendomeinua lortu eta interneten euskalkulturaren inguruko edukiak sustatzeko sortuzen. Iratxe Esnaola Arribillaga dakoordinatzailea eta haren esanetan 2014.urtean zehar eskuragarri izanen da .eusdomeinua. Edozeinek eskatu ahal izanen dueta informazio guztia laster berrituko dutenwww.puntueus.org webgunean aurkitu ahalizanen da.

Noiz eta nola sortu zenPuntuEus Fundazioa? Zeintzukdira bere xedeak?PuntuEus Fundazioa 2012komartxoaren 6an sortu zen etabere sortzailea PuntuEusElkartea da, 2008ko apirilaren4an sortu zena. PuntuEusElkartea sortzeak helburu batzuen: Euskara eta EuskalKulturaren Komunitateaegituratzea. Zergatik? .eusdomeinua Euskara eta EuskalKulturaren Komunitatearendomeinua delako etakomunitate hori moduesanguratsuan ordezkatzenduen erakunde batek eskatubehar zuelako. Hortaz,PuntuEus Elkartea etaFundazioa .eus domeinuaeskatzeko eratu ziren eta,behin onartuta, PuntuEusFundazioa da .eusdomeinuaren kontrol,administrazio eta kudeaketarenarduraduna..eus domeinua da PuntuEusFundazioak bere helburuakbetetzeko duen tresna: euskaraeta euskal kulturarensustapena, horretarakoInterneten euskarazko etaeuskal kulturaren gainekoedukiak areagotzeko indareginez. Era berean, Euskara etaEuskal KulturarenKomunitatearen kohesioanlagundu nahi du.

Hainbat erakunderensostengua ez ezik, pertsonaaunitzena ere jaso du, ezta?.eus domeinua Euskara etaEuskal KulturarenKomunitateak eskatu beharzuen, bere osotasunean.Horretxegatik, beharrezkoa zenPuntuEus Fundazioa bezalakoegitura bat sortzea baina baita,aldi berean, herritarren babesaadieraztea ere. Hori zenatxikimenduen helburua:komunitate osoaren babesagenuela adieraztea.26.800 atxikimendu lortugenituen, inolako kanpainakomunikatiborik gabe. Are,herritarrek egin zutenkanpaina, guk eskatu gabe,atxikimendua emateko mezuakmugagabe zabaldu baitziren.Atxikimendu horiek guztiak.eus domeinuaren eskariaindartzeko erabili genituen etaoso baliagarriak izan ziren.

Zer ekarriko du .eusdomeinuak euskalkomunitatearentzat?.eus domeinuak, alde batetik,izen edo ikur bat eskaintzendio komunitateari, Internetenikusgarriago izateko ikur bat.Baina hortik harago,euskarazko edukienareagotzean indar egin nahidugu, hori baita hizkuntza etakultura komunitate batInterneten indartzeko modua.Norberak badaki Internetekobilaketak zein hizkuntzatanegiten dituen eta bilatu nahiduenaren arabera euskarazkoerantzunik espero duen edo ez.Euskarazko edukiak gero etaoparoago eta anitzagobilakatzen lagundu nahi du.eus domeinuak, horrekbilakatzen baitu hizkuntza batbaliagarri Interneten.

Noiz hasiko da eus domeinuakerregistratzen hasteko aukera?.eus domeinuak eskuratzekoaukera gero eta gertuago dago.Oraindik ezin dugu datazehatzik eman, gure esku ezdauden zenbait lan eta urratseman behar baitira. Ahalbezain laster izango da, baina2014an izango da, hori ziur.

Zer egin beharko duerabiltzaileak eus domeinu bateskatzeko? Zer baldintza betebeharko da?.eus domeinu bat eskuratzekoaukera ezberdinak daude:batetik, webgunean euskarazkoedukien kopuru esanguratsubat izatea edo eduki horiekgaratzeko konpromisoahartzea; bestetik, euskarazkoedukirik gabe bada ere, euskalkulturaren gaineko edukiakdituzten webguneak egondaitezke (kultura bere adierarikzabalenean ulertuta, sektorekulturaletik, kirolera edosektore akademikora ereiritsiz); eta azkenik,webgunerik izan gabe ere, bereonline komunikazioakeuskaraz egin nahi dituen orokposta elektronikoko helbide batsortzeko ere erabil dezake,adibidez, izena@abizena.eusgisako helbideak sortuz.Era berean, garrantzitsua da.eus domeinu bat edozeinekeska dezakeela argitzea. Hauda, PuntuEus Fundazioak ezduela eskatzailea norbanakoa,enpresa, elkartea edo erakundepublikoa den begiratuko,webgunearen edukiak edodomeinu-izenaren asmoabaizik.

Fundazioaren webguneanaurkitu ahal izanen dainformazio guztia…Egun www.puntueus.orgwebgunea dugu baina laster.eus domeinuaren azpianaurkeztuko dugu proiektuarierantzungo dion webguneberria. Laster izango duzuehorren berri!


Euskaltzaleen Topaguneak: Eskolak bakarrik ezin du!!!. Ainara Santaquiteria (3blai koordinatzailea)

Askotan eskolari dagokiona bainoardura gehiago egozten zaio gazteeta haurren euskararen erabileran.Izan ere, Iñaki Arrutik ( Lasarte-Oria udaleko euskara teknikaria)egin zuen orduen banaketarenmaparen arabera, gure seme-alabekurte oso batean bere denboraren%15a besterik ez dute pasatzeneskolan. Beraz, nekez egotzi ahalkodiogu eskolari haur eta gazteakeuskalduntzeko ardura bakarra.Gainontzeko ordu kopurugarrantzitsua aisialdian ematendute: ikasturte garaian zeinoporraldietan, beraz aisialdiak papergarrantzitsua jokatzen dueuskararen sustapenean. Bainaaisialdiak euskararen sustapeneanizan dezakeen garrantzia ez diobakarrik ematen bertan ematen denordu kopuruak, baizik eta aisialdiakberezkoak dituen ezaugarri batzuek,oso aproposa egiten dutelakoeuskararen erabileran eragitea.Alde batetik, gozamenerako etadibertimendurako ekintzak dira etahoriek euskaraz burutzen badira,hizkuntza, euskara, sentimenduhoriekin lotzea errazago izanen da.Eta bestetik, esparru horrekhizkuntza erregistro ez formalakerabiltzeko parada ematen du .Euskararen sustapeneanaisialdiaren garrantziaz sinetsita,euskara elkarte askok haur eta gazteeuskaldunentzako aisiakokalitatezko eskaintza euskaldunasortzeko lanketa egiten dute.Aipatutako euskara elkarteakEuskaltzaleen Topagunean biltzendira. (Topagunean, momentuan,Euskal Herriko lurralde guztietako97 elkarte biltzen dira). Euskaraelkarteetan sortzen diren aisialdikojarduerek badituzte bereizgarriak,balio propioak, eta horiek erelantzen dira Iruñerriko aisiakoeskaintzan. Eskaintza planifikatu etaegitasmo sendo batean kokatuadago eta eskaintza jarraitua da.Aisialdi honek ondoko balioaksustatzen ditu: herritartasuneanoinarritua dago, herritik sortutakoeskaintza da eta herriari begiralandu eta ematen da. Sormenezkoada. Euskararen erabilera sustatunahian, hamaika modu berrisortzeko gaitasuna izan duteeuskara elkarteek: lehiaketak,tailerrak, udalekuak, ikuskizunak…Eredu integratzaile eta partehartzaileadu ardatz. Batetik,norbanakoen berezitasunakerrespetatuz eta mugarik ezarrigabe, gizabanakoa sare berrietanintegratzeko eskaintza hezitzaile etairekia delako. Bestetik, gurasoekzein gazteek beraiek eskaintzarengarapen prozesuan parte hartzekoaukera ematen duelako. Aukeraberdintasunean oinarritua dago,herritar guztiei luzatu eta harremansare berriak sustatzeko sortuadelako. Ingurune hurbilak jartzendituen mugak gainditzeko eta haureta gazteak elkarren arteanharreman berrietan jartzekosortutako aukera aberasgarria da.Eta tokian tokikoa da, gertu gertukobeharrizanak asetzeko, bertakoberezitasunak errespetatuz etasustatuz.Euskaltzaleon topaguneetan, aisialdihezitzailea, balioetan oinarrituta,eskaintzea hautatu dugu. Hori dagure apustua, zuekin konpartitunahi duguna.