Horrekin batera, urtearen amaierako Karrika honetan azaroaren 30ean Iruñean eginiko Euskarak 365 egun ekitaldia, establezimendu euskaldunen liburuxka, Olentzeroren trasladado eta toki aldatzea, 2014ko Karrikatalogoa, Olentzeroa balkoi eta leihoetan paratzeko oihalak eta beste hainbat kontu aurkituko dituzue gure azaleko artikuluan.
Abenduko agendaren baitan hainbat hitzordu interesgarri: Olentzeroren karrikaratzea, Mikel Laboaren omenezko antzezlana, Iruñea Kantuz, Jaso ikastolako ikasleen musikala, Irrien Lagunen ikuskizuna, Katakrakeko hitzaldiak, Biltokiko ekimenak, irakurle taldeak, haurrentzako ikuskizun eta zinea, e.a.
Arestian aipatu bezala, Juan Carlos Cabrera hizkuntzalari ezagunaren elkarrizketan hainbat topiko edo aurreiritziri aurre egiteko ideiak eta arrazoi sendoak aurkituko dituzue.
Ekarpenen atalean Iñigo Astiz Berriako kazetariak euskara batuaren inguruan hainbat laguni egindako itaunketa; kasu honetan Iñaki Segurola idazle eta filologoa eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria.
Eta gure gomendio literario eta musikalen artean; Michael Schmidt-Salomon/Helge Nynce idazleen “Non aurki genezake Jainkoa? Galdetu zuen txerritxoak” eta Leire Salaberriren “Hiltzailea”. Eta musikariei dagokionez, Lurra taldearen “Akatsa sistema” eta Anne Etchegoyenen “Ongi etorri”.
Eta ez ahaztu Xabier karrikako gure dendan molde eta poltsiko guztientzako opariak eskuratu ahal izanen dituzuela; jostailuak, liburuak, diskak, euskal jantziak, kamisetak, jertseak, belarritakoak, eraztunak, egutegiak, DVDak, e.a.
Ongi pasa Eguberrietan eta urte berri on!!!