Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

๐Ÿ“ฝ Momotxorroak-kaos baten istorioa dokumentala

2025/02/15 โ€ข 19:30
Doan

๐Œ๐Ž๐Œ๐Ž๐“๐—๐Ž๐‘๐‘๐Ž๐€๐Š. ๐Š๐š๐จ๐ฌ ๐›๐š๐ญ๐ž๐ง ๐ข๐ฌ๐ญ๐จ๐ซ๐ข๐จ๐š

Andra Mari Dantza Taldeak โ€˜Momotxorroak-kaos baten istorioaโ€™ dokumentala proiektatuko du Kondestable jauregian datorren otsailaren 15ean

 

Bertan Altsasuko inauterien berreskurapenaren nondik norakoak jaso ditu.

Harrigarria badirudi ere, Andra Mari Dantza Taldea funtsezkoa izan zen Altsasuko inauteriak berreskuratzeko. Ospakizun hau Europako zaharrenetako eta arkaikoenetako bat da. Ikerketa baten ondoren, eta talde galdakoztarrak 1978an antzeztu ondoren, herritarrek tradizioari heldu zioten berriro eta, 1982tik aurrera, inauteriak urtero ospatzen dira. Harrezkero, Euskal Herriko festarik ospetsuenetako bat bilakatu da.

Orain, bere 70. urteurrenaren baitan, Andra Mari Dantza Taldeak, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, โ€˜Momotxorroak -kaos baten istorioaโ€™ dokumentala plazaratu du. Bertan, berreskurapen hori nolakoa izan zen kontatu du, baita inauteriko pertsonai desberdinen esanahia ere. Lana Iruรฑeko Kondestable jauregian proiektatuko da datorren larunbatean, otsailaren 15ean, 19:30etan.

 

Tradizioaren berreskurapena

Altsasuko inauteriak XX mende hasieran egin izan zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zituzten inauteri horien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat, eta Patxi Goikoetxea gazteari egindako aipamen batek piztu zuen sugarra. Aipamen hori Jose Maria Satrustegiren โ€˜Solsticio de Inviernoโ€™ liburuan geratu zen idatzia, Patxiren emazteak, Amaia Oiharbidek, idazlearekin zuen gertutasunarengatik. Urteak pasata, Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak irakurri zuenean, argi izan zuen bertan altxor bat zegoela gordeta eta Andra Mari Dantza Taldeari luzatu zion hura ikertzeko proposamena.

Dokumentalaren proiektu honetan, hain zuzen ere, berreskurapenaren prozesuaren nondik norakoak jaso dira, baita inauterietako pertsonaien eta hauen sinbologien esanahiak: momotxorroak, ereintza, juantranpasโ€ฆ Hori guztia berreskuratze prozesu horretan ibilitakoek kontatu dute.

Kartela Lohitzune Arana

@andramaridantzataldea Galdakaoko Udala

#Altsasu #momotxorroak #inauteriak #dokumentala

#nafarroakodantzenatlasa #ortzadareuskalfolkloreelkartea

@altsasukoudala #NafarroakoGobernua

#altsasuko udala #ortzadareuskalfolkloreelkartea

#marmokafilmsย  Urreta Records

Xehetasunak

Egoitza

  • Kondestable jauregia