- ekitaldia hau amaitu da.
XXXVII folklore jardunaldiak Ortzadarren

Hurrengo otsailaren 10ean Folklore Jardunaldien XXXVII
edizioa ospatuko dugu Iruñean, Ortzadar Elkarteak eta
Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboak antolatuta.
BAXE NAFARROAKO DANTZAK izenpean, Nafarroa Behereko
dantza sistemaren azterketa egingo dugu. Aurtengo
Jardunaldiak mahi inguru baten izaera izango du eta bere
partaideak Antton Luku eta Jojo Bidart izango dira.
Antton Luku iparraldeko nafarra da, lanbidez irakaslea
baina baita ere idazlea eta euskal kulturan aritua eta aditua.
Bere garaian, Donibane Garaziko Garaztarrak dantza
taldeko partaidea izan zena, inauterietako Libertimendua
izeneko adierazpen kulturalaren suspertzailea bilakatu zen.
Bere antzerki-lanak sarituak izan dira eta saiakerak
erreferente bihurtu dira Iparraldeko euskal kulturari buruz:
Euskal kultura? (2009) eta Libertitzeaz (2014).
Jojo Bidart ere nafarra daukagu, baigorriarra, eta bere
bizitza kazetaritzari eman dio. Fisika ikasketak egin arren,
irratigintzan izan da ezaguna eta bere ibilbideagatik saritua
ere. Euskararen aldeko ekintzaile moduan Irulegi Irratia
sortu zuen. Irratigintzatik behatu ahal izan du dantzaren
mundua eta mundu horren partaide ere izan da. Baigorriko
Arrola dantza taldeko dantzaria izan da Jojo Bidart.
XXXVII Folklore Jardunaldiak, erran bezala, hurrengo
otsailaren 10ean, arratsaldeko zazpi eta erdietan Ortzadar
Elkarteak Descalzos kalean duen egoitzan ospatuko dira.
Mahai ingurua euskaraz izango da eta sarrera librea izango
da.
Izenburua: XXXVII FOLKLORE JARDUNALDIAK: DANTZAREN
BILAKAERA BAXE NAFARROAN
Partaideak: Antton Luku eta Jojo Bidart
Antolatzaileak: Ortzadar Elkartea eta Nafarroako Ondare
Materiagabearen Artxiboa (NOMA)
Data: 2023ko Otsailaren 10
Ordua: 19’30
Tokia: Ortzadar Elkartea, Descalzos kalea, 65, Beherea
(Iruñea)