Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

NOMADAK GAITUN! Azoka

2022/04/30 • 9:00 - 21:00

Doan

Azoka baino gehiago jai bat izango da Iruñeakoa, eta egitaraua bete betea dakargu!

Egun osoan zehar, 11:00-19:00 bitartean, Euskal Herriko 26 Emakume sortzaileren proiekturen postutxoak egongo dira @geltoki_ ko plaza handian. Bitxiak, jantziak, poltsak, kosmetika, zeramikazko bitxi zein katiluak, liburuak… Denetarik izango da azoka kolorez betez!

Baina hau ez da bakarrik sortu, eta elkarlanean sortzen denak badu berezitik! Horregatik, geltoki honetan gosaritik hasiko dugu eguna 9:00-10:30 bitartean @labasarea n Iruñeako bihotzean. Gero Kimbombo Brass Bandak lagunduko digu Geltokiraino joaten. 11:00-12:30 bitartean @mamakitenge artistaren eskutik turbante ikastaroan parte hartzeko aukera bikaina izango duzue (gogoratu izena aurretik emateaz). Vermuteoa @cheyvico ren musikaz gozatzen. Arratsaldean @amesgile2020 ren ipuin kontaketa goxoa. Eta noski, eguna biribil bukatzeko, Dj martakrak @labasarea n bukatuko du eguna musika artean.

Ez esan plan borobila ez denik? Geltokin bazkaltzeko aukera egongo da gainera! Ez dago aitzakiarik!

Egutegi borobil hau elkarlanean sortu dugu @labasarea @geltoki_ eta @karrikiri_elkartea_eta_denda ren kin batera, eta ezin gara pozago egon!

Mila esker oraingo honetan @m.artkreazioak Martari gure kartel koloretsu hau oparitzeagatik! Bere lanak azokan izango dituzue eskuragarri!

Xehetasunak

Data:
2022/04/30
Ordua:
9:00 - 21:00
Prezioa:
Doan

Antolatzaileak

Dinagu
Geltoki
Laba
Karrkiri Elkartea

Egoitza

Geltoki
Conde Oliveto, 6
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Egoitza Website