Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

HONDAMENDIA antzezlana

2023/02/1 • 20:00

AXUT · ARTEDRAMA

Estreinaldia 2022ko urriak 14 SINOPSIA. Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide txiki eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero. 2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa. LAN TALDEA ZUZENDARITZA: Ximun Fuchs IDAZLEA: Harkaitz Cano AKTOREAK: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, Jon Ander Urresti BIDEOA: Maialen Belaustegi KOREOGRAFIA: Philippe Ducou MUSIKA: Maite Larburu, Asier Ituarte ESZENOGRAFIA: Fran Dussourd JANTZIAK: Xabier Mujika ARGIZTAPEN DISEINUA: David Bernués (Acrónica) SOINU DISEINUA: Philippe Barandiaran TEKNIKA: Ieltxu Ostolaza TEASERRA: Eñaut Castagnet ARGAZKIAK: Ainhoa Resano DISEINU GRAFIKOA: Unai Bergara WEBA: Roberto Quintana EKOIZPENA: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena MEDIAZIOA: Arantxa Hirigoyen BANAKETA: Irantzu Azpeitia

 

 

 

Xehetasunak

Egoitza

  • Gayarre antzokia