Pasaden astean izan genuen Jose Luis Asensio idazle gaztea Karrikiri dendan, gustora eta goxotasunez aurkeztu zigun bere liburua bertan elkartu ginenoi. Berria Egunkaria berarekin solasean aritu zen eta gaur elkarrizketa irakur dezagu. Hemen esteka ow.ly/MQcET 

Argazkia: Berria

“Ixa Asap!” helduendako ipuin bilduma da. 4 ipuinez osatutako liburuan umorea, beldurra, nazka, tensioa… denetarik lantzen den liburua duzu.

Bertan aurkituko dituzu, Ixa, bere etorkizunaren ezjakintasunak beldurtzen duen neska poxpolina, diru kontuak konpondu nahi dituen bulego gizon misteriotsua, sekretu gordina ezkutatzen duten bi lagun mendian paseatzen eta burutik ondo ez dabilen etxeko andre gaixoa, ipuin guztiak Karrikirin eskura dezakezun “Ixa Asap!” liburuan zure zain.