Horretaz gain, bestalde, bestelako gai mordoa aurkituko dituzue ekaineko Karrika aldizkarian. Azalean, Lorea Agirre kazetari eta antropoloari Euskadi Irratian berriki egindako elkarrizketaren harira ekainaren 19an eginen dugun Karrisolasa ekimenaren beste saio baten iragarpena eta Amurrion 16an eginen den Araba Euskaraz jaira Karrikiriko denda mugikorrarekin eginen dugun bisita.
Horretaz gain, agendaren baitan Sanfermin aitzineko ekitaldi mordoa: Kantu eta Hitza zikloa, IKAko Sahats euskaltegiaren ekitaldiak, Haur Kantari Txapelketa, Zizur Nagusiko Kultur zikloa, euskaltegietako udako kanpainak, UEUko ikastaroak, kontzertuak, liburu irakurraldiak, e.a.
Ekarpenen atalean, berriz, Julen Arexolaleiba irakaslearen artikulu interesgarria eta gomendioen artean bi liburu, J. Carlos Fernándezen “Munduko bandarik txarrena” eta Mariasun Landaren “Iñurrien hiztegia”, eta bi diska; Aiko taldearen “Bilgua” eta Eñaut Elorrietaren “Deserriko kantak”.
On egin deizuela!!!