Horiekin batera, otsaileko euskal agendaren baitan hainbat hitzordu interesgarri bildu ditugu: Txantreako Euskaldunon Biltokiaren “Euskaldunon akustika kontzertu sorta” (Bide Ertzean, Balerdi Balerdi, Izaki Gardenak eta Joseba Irazoki), Bardoak 2014, Besta berri dantza ikuskizuna, Santa Ageda bezpera, Etxepare saria, Sormen Tailerrak, haurrentzako zinea, bertso afariak, antzerkia, e.a.

Esan bezala, elkarrizketaren tartean, Aingeru Epalzak berriki karrikaratu eta Durangoko azokan liburu salduenetarikoa izan zen “Gure Jerusalem galdua” “Erresuma eta fedea” triologiaren liburuaz aritu gara. 

Eta artikulu ekarpenen baitan, Karrisolasan otsailaren 19an hizpide hartuko dugun Juan Karlos Ornaten “Dantza Iruñerrian” ekarpena. 

Gure gomendioen artean, Xabier Montoiaren “Azken afaria” eta J.M.Coetzeeren “Jesusen haurtzaroa” liburuak eta Korrontzi eta Esne Beltza musika taldeen azken lanak.

Menua gustatzen?

On egin!!