Irakurtzea gustoko duzu baina ez duzu denbora handirik? Nobela beltza dela eta, hemen uzten dizkizugu formatu txikiko liburu batzuk.

 

IHESA izenburuak Depresio garaian hezitako gazte baten istorioa kontatzen digu, garai hartako beste asko bezala New York paradisua zelakoan bertara joan zena. Hortik aurrera delinkuentziar murgiltzen joango da gaztea. Abentura, infernu surrealistaren deskribapena, maitasuna, eta hainbat sentimendu aurki ditzakegu liburu honetan.

TTU EGINEN DUT ZUEN HILOBIETAN Boris Vianen liburua dugu. Nobela honetako protagonistari anaia hil diote, azalaren kolorea behar bezain garbia ez zuelako nonbait. Boris Vian Le Déserteur kantaren egile izateagatik bere liburuengatik bano ezagunagoa da eta kritikak dioenez, liburu hau idaztean bere lanik borobilenetako bat burutu zuen.

MAIGRET erretiratua bizi da emaztearekin Meung-sur-Loire-n. Goizeko bostak aldera Philippe iloba etorri zaie etxea zeharo jota… Geoge Simenon idazle belgikarraren formatu txikiko liburua duzue.

1.280 ARIMA da proposatzen dizugun beste liburua. Jim Thompsonek Nick Corey, Pottsvilleko sheriffaren inguruan antolatu du istorioa. Sheriffa kezkaturik dabil. Ez daki zer arraio egin. Ez du argi ikusten orain dagoen kargurako berriro hautatuko duten ala ez. Ken Lacey aldameneko herri bateko sheriffari joango zaio aholku eske. Bi putazain aspaldian adarra jotzen ari zaizkiola eta, zer egin behar duen erakusten dionean, berehala beteko du haren esana: jo’ta bertan garbituko ditu biak. Hori hasiera besterik ez da