Bertan bilduko dira, esan bezala, Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri ekimenetan parte hartutako lagunak eta egun osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute mingaina dantzan jartzeko aitxakiarekin; Arrasateko herrian barnako ibilaldia, kalejirak, bazkaria, musika, e.a.
Mintza eguna Topagunea, Euskal Elkarteen Federazioak Mintzapraktika programaren baitan bideratzen duen ekimena da, zeinetan euskararen erabilpena sustatzeaz gain, gure hizkuntzan jai giroan gozatzeko parada eskaintzen da.
Iruñerrian hainbat elkartek ematen diote sustengua Mintzakide egitasmoari, besteak beste; Euskalerria irratia, AEK, Zaldiko Maldiko, IKA, Euskaldunon Biltoki, Zubiarte euskaltegia, Karrikaluze elkartea, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zorroka euskara elkartea eta Karrikiri Iruñeko Euskaldunen Elkartea.