Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan izenburuko jardunaldiak izanen ditugu aurten ere. Gai mamitsua dela ikusirik bi saio antolatu dira. Nafarroako Euskara Teknikarien Sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak sustatutako jardunaldiek, euskal kulturaren erronkei buruzko gogoeta piztea dute helburu.
Iazko urtarrilean antolatu ziren jardunaldi hauek lehen aldiz Iruñean, Kondestablearen Jauregian. Jende asko bildu zen bertara eta gogoeta interesgarriak eman ziren. Besteak beste, Miren Artetxek Ipar Euskal Herrian eginiko ikerketa etnografiko baten harira, euskararen erabileraren, gazte identitatearen eta bertsolaritzaren artean dagoen elkarreragina azaldu zigun, Dinamoaren berri eman zigun, eta Gartzen Garaiok, Aiaraldean eskuartean duten Faktoria zer den azaldu
zigun.
Arrakastatsua izan zela ikusirik, eta aztertzeko gai asko egonda, ekimenari segida eman zaio. Orduko hartan mahai gainean jarritako gaiei tira eginez, 2021ean bi saio antolatu dira: alde batetik maiatzaren 28an, Ikusgarritasuna eta prestigioa
izango dira aztergai Atarrabiako Kultur Etxean; aurrerago, uztailaren lehenengo egunean, Leitzan, Herri aretoan, Lurraldea eta kultura.
Jardunaldietan parte hartzeko izen eman behar da: maiatzaren 28rako eta uztailaren 1erako. Bizkor ibili!