Karrikiriko barne aferei dagokienez, Topaguneak sustatutako Mintza egunaren inguruan aritzen gara solasean eta agendaren baitan, hainbat kultur ekimen eta hitzordu interesgarri aurkituko dituzue: ekainaren 15ean Karrikirikook antolatuko dugun Karrisolasa eta hilaren 18ko gure/zuen Karrikadantza, “Kantu eta hitz” musika zikloa, Burlatako Kultur Zikloa, Mintzakide taldearen mendi irteerak, irakurle taldeak Biltokin eta Zaldiko Maldikon, udako kanpaldiak, UEUren ikastaroak, lehiaketak, e.a.

Esan bezala, elkarrizketen atalean, Pello Eguren, Amaiur ikastolako zuzendariari elkarrizketa eta euskalgintzako lagunen ekarpenen atalean, berriz, Hedoi Etxarte Iruñeko idazle gaztearen “Zakurrak trenean” artikulu interesgarria.

Gure gomendioen atalean Trikuharri taldearen “Galtzagorriei to, Inaxito” eta Joxe Manuel Odriozola “Estatu etnizidaren kontra” liburuen tartean eta musikari dagokionez, Borja Estankonaren “Estankona” eta Markos Untzetaren “Mississipi”.

Denden atalan, berriz, Sanferminetarako hilabete eskas falta dela kontuan harturik, goitik behera txuri-gorriz janzteko arropa eskaintza bikaina Xabier karrikako gure dendan.

On egin!!!