Larunbata honetan eginen den saioaren ondotik, atsedena hartuko dugun arren, oporren ostean berriro helduko diogu orain arte arrakasta handia izan duen ekimen honi.

Beraz, badakizue, euskal dantzak gustuko dituzuen guztiok hitzordu polita duzuela berriro Iruñeko alde zaharrean, San Nikolas plazan, 18:30eatik aitzina. Eta gogoratu ez dela dantzari profesionala izan behar, ez horixe.

Bertan ikusiko dugu elkar!!!