Iturria: Euskalerriairratia.eus
Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzarekin 80 dantzari izanen dira oholtza gainean. Musikariak ere ez dira faltako eta aktoreen artean Ander Lipus jarriko da Pio Barojaren azalean.
“Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da Martin Zalakain”. Martin Zalakainen istorioa kontatu du oraingoan, izen bera daraman ikuskizunean. Pio Baroja idazlearen Zalakain abenturazaleaeleberria hartu du oinarri, eta dantza, musika nahiz antzezlana uztartu ditu. Larunbatean izanen da ikuskizuna, Baluarten.
Dantzaren eta antzerkiaren uztarria izango da literatura. Euskal literatutako klasiko handietako batean oinarrituko baita Argiaren ikuskizun berria, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero lanean hain zuzen. Donostiar idazleak bizi izan zuen garaia eta bere historia hurbila maisutasunez eta narrazio-molde berriak sortuz idatzi zituen moduan, Argiaren nahia da euskal dantza tradizional garaikidean lengoaia eta dantzaera-molde berri bat proposatzea, ikusleei emozioen bidez gozatzeko moduko ikuskizun bat sortzea. Juan Antonio Urbeltzen koreografiaren, Ander Lipusen antzerkiaren eta Harkaitz Canoren hitzen ZALAKAIN aurkeztera goaz.