Nobela beltzaren inguruan hitz egin dugu hile osoan zehar, mahai ingurua, liburu aurkezpenak, sail beltzerako gune berezia prestatu dugu… baina bukara borobila eman nahi genion eta hona prestatutakoa…

Bihartik aurrera eta ekainaren 7a arte gure dendan dauden liburu guztietan %10eko beherapena eginen dizugu. Haur literatura, gazte literatura, eleberriak, saiakerak, komikiak… den dena prezio berezian!!

Eta irakurtzea gustokoa baduzu, asteburu honetan pasa zaitez Zarautzetik eta disfrutatu Literaturia 2015 azokaz. Gu ere han egonen gara!! Karrikirin ere Literaturia “Odolean daramagu”.