ASTINDU! topaketak. Ameslariendako ikastaroa.
Euskararen biziberritzean dabiltzan eragile euskaldunak ekarpen teorikoz sendotzeko ikastaroa, bigarren edizioa hemen da.
Bigarren edizioa: 2026ko martxoaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, Eusko Kultur Fundazioan (Baratzeetako zeharkalean, Arrotxapea, Iruñea)
Izen ematea:
Otsailaren 20ra arte
Aurrematrikulazioa:
bulegoa@karrikiri.eus
Prezioa:
100 euro
* Idatziguzu eta jarriko gara zurekin harremanetan, plaza mugatuak dira, eta gainera zure korapilo eta ametsen arabera egoki nahi ditugu saioak.
Norentzat?
- Euskaraz bizitzeari lotu lehentasunezko korapilo bat (erabilera, diskurtsoa, hizkuntza- bizikidetza…) askatu nahi dutenentzat.
- Euskararen ekintzailei, kultur sortzaileei, bere inguruan euskararen presentzia indartu nahi dutenei edo eta euskararen biziberritzean amets eta epika berriak nahi dituztenei.
- Euskararen biziberritzerako tresna, ekintza, amets berriak sortu nahi dituztenentzat.
Saioen formatua
Adituen saioa + azpimarra teknikoak egiteko tartea.
- Lehenengo zatia: Hitzaldi sakon baina pizgarriak, gai teorikoetan patxadaz janzteko eta bakoitzaren beharrei norabidea aurkitzen laguntzeko, galdera-erantzun tarte zabalekin.
- Bigarren zatia: Plazarako kideek gidaturik azpimarra teknikoak, soziolinguistikatik, adituen hitzaldietan zein parte-hartzaileen korapiloetan oinarrituta, modu parte-hartzailean diskurtso eraginkorrak eraikitzeko.
Saioak (9:00-13:00. Eusko Kultur Fundazioan)
Martxoak 7: Nondik gatoz?
- Hitzaldia: Txepetx, Fishman: iraultza soziolinguistikoetatik, gaur egungo komunitate estrategia eta jauzi politikoetara. Jon Sarasua (HUHEZI, Euskaltzaindia).
- + Azpimarra teknikoa: soziolinguistika oinarriak berrikusi: hizkuntza komunitatea, hizkuntza minoritarioa vs minorizatua, hizkuntza funtzioak, diglosia, arnasguneak.
Martxoak 14: Nola gaude?
- Hitzaldia: Hizkuntza transmisiotik sozializaziora: paradigma eta arau soziolinguistiko berrien bila. Jone Miren Hernandez (EHU).
- + Azpimarra teknikoa: hizkuntza-sozializazioan trebatu: publiko segmentazioen dinamikak, segmentu bakoitzaren aktibazio eta behar posibleak.
Martxoak 21: Nola gaude?
- Hitzaldia: Dantza eta euskararen zirikorda: burujabetasuna eta ahalduntzea. Aritz Ibañez (Duguna).
- + Azpimarra teknikoa: auto-eraketa eta auto-finantzaketa, hizkuntza komunitatearen mundu ikuskera, tradizioa vs herri kultura, belaunaldi berriak eta transgresioa.
Martxoak 28: Nora goaz?
- Hitzaldia: Astintzen gaituzten ametsak: euskaldunon komunitatearen etorkizuneko kontakizunak eta ekintzak. Rosa Ramos (Uharri).
- + Azpimarra teknikoa: euskararen biziberritzearen kontakizuna eguneratu etorkizun ikuspegitik, eta komunikazio disimetrikoan trebatuta.
