Horretaz gain, bestelako eduki interesgarriak aurkituko dituzue oraingo alean: gure denda mugikorraren irtenaldia berriak (Villatuertan eginen den D ereduaren aldeko jaira edota apirilaren 28an Baigorrin ospatuko den Nafarroaren egunera besteak beste), Karrisolasaren beste saio bat, ea.

Agendaren atalean berriro ere ekimen ugari: haurrentzako antzerkia eta zinea, mendi ibilaldiak, Iruñean Kantuz, dantza tailerrak, irakurle taldeak, sari eta lehiaketak…eta, jakina, horiek guztiak euskaraz.

Eta elkarrizketaren tartean, Sagrario Aleman, Arturo Campion euskaltegiko arduraduna eta euskaltzainari egindako elkarrizketa “Milaka argi Nafarroan” kanpainaren inguruan.

Ekarpenen baitan, berriz, Nerea Fillat Eguzki Bideoak taldeko partaideak idatzitako artikulu interesgarria azken hilabeteotan bizi ditugun une latz hauen aitzinean euskalgintzak eman dezakeena agertaraziz.

Eta finitzeko, gure aholkuen atalean, betiko moduan Iruñeko Xabier karrikako 4.eko gure euskal saltokian aurkitu ahal izanen dituzuen zenbait diska, liburu eta bestelako produktu erakargarri: UEUren “Euskal pentsamenduaren gida” eta Alice Munroren “Zorion handiegia” liburuak eta Gari abeslariaren “Ez da amaiera” bere azken lana eta Fermin Muguruzaren “Radar FM” diska berria. Eta horrenbeste desiratzen dugun eguraldi goxoari behar bezalako ongi etorria egiteko kolore, tamaina eta mota guztietako elastikoak; Onddo, Ttilika, Beste bat, Arkawool, Esait eta Karrikiri Euskaldunon Topagunearen kamisetak. 

Maiatzean eduki gehiago. On egin!!!