KEPA ANABITARTE BIZITZA BAT HERRIARI ESKAINIA liburuaren aurkezpena
Eneko Bidegain (Idazlea) eta Naroa Anabitarte (Aurkezlea)
Eneko Bidegain (Idazlea) eta Naroa Anabitarte (Aurkezlea)
Zerika euskara elkartekideak: Bittor Aroskoa, Edurne Vidador (Egileak) eta Xamar (Aurkezlea)
Solasaldi interesgarri eta bisuala eskaini ziguten 🫶Esker mila, bai eta etorri ziren guziei ere.
2025eko Iruinkokoa, Martxoak 2!!! Bazkarirako txartelak jadanik salgai @karrikiri_denda-n. Aurten bisitatuko ditugu: ⚫ @anttontelleria karrikako auzoak 🔴 @txalapartatik ⚪ @irunerrikoaek ⚫ @ortzadarefe (Egun berean, Baigorri eta Astigarragako libertimenduak, zuek ikus!)
Martxoaren 10etik maiatzaren 10era Nafarroako Liburutegiko Erakusketa Aretoan MO. Behi euskaldun baten memoriak erakusketa eta proiektu pedagogikoa bisitatu ahalko da, euskaraz emana eta gazteei zuzendua bereziki, eta Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak sortua Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan. Erakusketa panelek, testuek, landa eremuko tresnek eta pankarta ezberdinek osatzen dute, proiekzioez eta multimedia materialaz gain, eta Bernardo Atxagaren Mo. Behi euskaldun baten memoriak liburuan eta Pello Varela gidoilariaren eta Juan Suarez marrazkilariaren MO eleberri grafikoan oinarritzen da. Atxagaren liburua gazte literaturaren klasiko bat da, non protagonista behi gazte bat den eta, edozein nerabek bezala, oinarrizko galdera existentzial eta ezinbestekoei aurre egin beharko dien. Bigarren Hezkuntzako irakasleek landutako proposamen didaktiko honen helburua, hain zuzen ere, ilustrazioetatik abiatuta bidaia bisual bat egitea eta iraganera itzultzea da, oraina ulertzeko ariketa gisa, erantzun baino galdera gehiago sortu asmoz. Erakusketa liburutegiko ordutegian bisitatu daiteke, 8:30ak eta 20:30ak bitartean, sarrera doan delarik. Gainera, goizez, aurrez hitzartutako bisita gidatuak egingo dira Iruñerriko hainbat eskola, ikastola eta instituturekin, baita euskaltegiekin ere. Nafarroako Liburutegian ikusgai egon ondoren, datozen hilabeteetan liburutegi sareko beste 10 liburutegitan izango da proiektua, Nafarroa osoan zehar. Inaugurazio prentsaurrekoa martxoaren 12an izanen da, goizeko 11:00ean, Nafarroako Liburutegiko Erakusketa Aretoan. Gonbidatuta zaudete.