Ibil Bedi + Bi Zaldi
LabaLehenbiziko kontzertua eskainiko du Labak. Ibilbide + Bi Zaldi (akustikoan) Sarrerak Karrikiri dendan salgai bakarrik.
Lehenbiziko kontzertua eskainiko du Labak. Ibilbide + Bi Zaldi (akustikoan) Sarrerak Karrikiri dendan salgai bakarrik.
Solastuko dira: Irati Jimenez liburuen egilea Mikel Soto aurkezlea Liburuetaz: Ogia eta zirkua Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazenabentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohikohonetan literaturaren lurraldeetan barna, Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-bilduman dagoenezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intrigazko nobelabaten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure ipuingintza garaikideanmugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren bihotzera egindako bidaia harrigarria.Ogia etazirkua honetan literaturaren ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jimenezek,bere narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe. Emaitza, euskalliteraturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa duzue, irakurleak liburu batekin, liburuhorretan dagoen liburuarekin eta literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa. Begiak zabalduko zaizkizue - Literaturari buruzko elkarrizketa bat Saiakerak behar omen lukeenhoztasunaren kontra, bero bezain sutsu ekin dio autoreak euskal letren ajeak identifikatzeari etahaientzako soluzioak proposatzeari, eta berotasun horri esker orriak irentsiz darama irakurlea.Debatea piztu nahi duen liburua eta zalantzarik gabe zeresana emango duena. Idazleaz: Irati Jimenez Uriarte. Bermeo, 1977. Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, InformazioZientzien Fakultatean (EHU), Leioan (Bizkaia). Irakaskuntz Gaitasunerako Agiria eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak. Erredaktore, erredaktore-laguntzaile, gidoilari eta aurkezle lanetan jardun zuen Hau Komeria/Desde elgallinero arte eszenikoei buruzko saioan, Eskena SA-k […]
GARAIKIDE zikloaren edizio berria -Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa- urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra izango da Kondestable civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Civivoxean egingo diren jarduerak doakoak dira. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango diren emanaldietarako sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Antolatzailea: Iruñeko Udala. Hauen lankidetzarekin: Nafarroako Antzerki Eskola eta Nafarroako Gobernua. MIRANDE Kontzertua Elena Setien, Joseba Irazoki, Xabier Erkizia URTARRILAK 14 Kondestable Civivoxa. 19:00 ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA Antzezlan performatiboa Maite Aizpurua URTARRILAK 19 Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00 TRIBIZ BASERRI GALDUE Antzezlan dokumentala Jon Ander Urresti URTARRILAK 23 Kondestable Civivoxa. 19:00 KAMERAK ETA GANBARAK Topaketa eta AUTOPSIAK erakusketari bisita Xabier Erkizia URTARRILAK 25 Kondestable Civivoxa. 19:00 ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA Antzezlana Horman Poster URTARRILAK 27 Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00 AUTOPSIAK Argazki erakusketa Asier Gogortza Urtarrilak 18 – Otsailak 2 Kondestable Civivoxa
Parte-hartzaileak: Massimo Carlotto idazlea Koldo Biguri itzultzailea Garazi Arrula Ruiz editorea Massimo Carlotto idazlea gurekin izanen da! Sinopsia Zenbait urtez Hego Amerikan erbestean igaro eta gero, Giorgio Pellegrini ezker muturreko militante ohia Italiara itzultzen da. Espetxea saihestu eta sorlekuan geratu ahal izateko, garai batean kamarada zituen haiek saldu, eta bere iragan politikoa ezabatzeko ahaleginak eta bi egiten ditu. Goi gizarteko irabazleen artean eroso bizi nahian, ez du erreparorik izango bere helburua lortzeko bidean jartzen zaizkion iraganeko eta egungo trabak gainditzeko. Eleberri beltz honetan Massimo Carlottok ustelkeriaren gizartea agerian uzten du barne bakarrizketa bizi eta ekintzaz betean. Gizartean gora egiteko amarru eta azpijoko sortaren bitartez, Italia garaikidearen kritika sozial gogorra egiten du, bortizkeria eta saldukeria eguneroko ogiarekin nahasian. Egilea Massimo Carlotto 1956 Padua (Italia) Italiar idazle, kazetari, antzerkigile eta gidoilaria da. Lotta Continua (LC) antolakunde komunistako militantea izan zen 1970eko hamarkadan. Hemeretzi urte baizik ez zituela emakume gazte baten hilketa egotzi zioten, eta urtebete eman zuen espetxean epaiketaren zain. Italiako berunezko urteak ziren (anni di piombo), eta haren kontrako jazarpen politikoa gertatzen ari zela salatzen hasi zen. Auzi luze eta korapilatsu baten ondoren, 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta, epaia irmo bihurtu baino lehenago, Frantziara ihes egin eta Latinoamerikara erbesteratu […]
EGITARAUA 2022 Ilbeltzaren 24an, astelehena,19:30ean Arizkungo liburutegi beltzan/ IDAZLEEKIN SOLASEAN. IV:(H)ilbeltza bekaren irabazlea : Koldo Biguri Agur, maitea,ikusi arte. Massimo Carlottoren Arrivederci amore,ciao nobela beltzaren itzulpenarekin Ilbeltzaren 26an, asteazkena,19:00etan Anizko elkartean/ EUSKAL GAIZKILEAK podcasta Beñat Hach Embarek-ek zuzenduriko solasaldia. Ilbeltzaren 28an, ortzirala,19:00etan Elizondoko Arizkunenean/ KLASIKOA Marga Andurain abenturaren gurpilean solasaldia, Ainize Madariagaren eskutik. Ilbeltzaren 29an, larunbata,11:00etan Elizondoko Arizkunenean/ MAHAI-INGURUA BELTZAK ARGITARA. Hondar Ahoak (H)ilbeltzan, Marian Fernandez eta Koldo Almandoz. Larunbata,14:00etan / BAZKARIA Erratzuko elkartean / Bazkal ondotik, elkartean, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburuaren aurkepena. Ane Gartzia gidari. Iluntzean, SUSMAGARRIEN GAUA, Erratzun barna Ilbeltzaren 30ean, igandea,11:00etan Iruritako plazan/ ITZULI BELTZA LUBAKIETAKO OROIMINAK igandea,19:00etan Elizondoko Arizkunenean/ Gutun musikatua Victor Frankensteini. Petti eta Ana Galarragaren eskutik. http://www.youtube.com/watch?v=Z2uu-U4lJ-E&t=1s