Helduendako euskarazko II Antzerki tailerra azaroan hasiko da!
Oraingo honetan azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunero, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara. Non? Kondestable Jauregian.
Jaione Urtasunen eskutik abiatuko da tailerra.
Hementxe, I Antzerki tailerrarako egin genion elkarrizketa. Eta bide batez, Sagrario Mugeta “Iralko” aurreko antzerki tailerreko partaidearen iritzia eta esperientzia uzten dizugu, izena ematera animatzeko!
Plazak mugatuak. Izena emateko dietu Karrikirira (948 225845), posta elektronikoz (bulegoa@karrikiri.eus) edo pasa zaitez Xabier karrika 4tik.
Noiz: azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunetan
‘Euskaraz eroso aritzeko pilulak’ titulupean urriaren 7rako antolatu dugun ikastarorako taldea bete dugu.
Mila esker izena eman duzuen guztioi, eta batez ere, itxaron zerrendan geratu zaretenoi.
Ikastaro honek arrakasta izan duela ikusita, berriz errepikatzeko asmoa dugu. Data eta lekua zehaztu behar ditugu oraindik.
Lehenik eta behin, kanpoan geratu direnekin saiatuko gara ikastaroa antolatzen. Baina, interesa duen orori lekua egin nahi diogu. Beraz, interesa baduzu, nahiz eta oraingoan izenik ez eman, bidaliguzu email bat (bulegoa@karrikiri.eus) edo pasa gure bulegotik eta hurrengorako apuntatuko zaitugu.
Lutxo Egiak iaz hilabete batez Bilbon gaztelania gabe bizitzea erabaki zuen. Estres linguistikoa gutxitu zuela kontatzen du bideo honetan:
Urriaren 7rako prestatu dugun ikastaroaren harira, Argia multimedian dagoen bideo interesgarri hau jarri dizugu hemen. Eta batez ere, bideo honen bidez, “Euskaraz eroso aritzeko pilulak” ikastaroaren berri emateko eta denok ikastaroaren inguruan ideia bat egiteko oso aproposa ikusi dugulako.
Ikastaroaren berri ematerakoan denok galdera bera egiten diguzue, baina zer emango duzue? Zer ikastaro da?
Azalpen egokia emateko intentzioarekin Estres linguistikoa kontzeptua aipatzen dugu. Ikastaro honetan Estres Linguistikoa zer den ikusiko da, eta batez ere, estres hori hobeto eramateko ezagutza eta baliabide batzuk erakutsi nahi dira.
Zer da estres linguistikoa?
Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz edo hitz egiteko hizkuntza erabaki beharrari. Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Horregatik, euskaldunok askotan kezka izaten dugu komunikatzeko hizkuntza aukeratzerakoan: “Euskara ala erdara?”
– Itxuragatik euskalduna dirudi… euskaraz egingo diot?
– Trajeduna da, beraz, ez da euskalduna… ala bai?
– Bost lagun elkartu gara, lau euskaldun eta erdaldun bat. Euskaraz egin behar dut? Erdalduna gaizki sentituko da?
– Euskara ikasten ari naiz eta nire lankidea euskalduna da, baina euskaraz egiten badiot seguru aski ez diot ezer ulertuko oso ongi mintzatzen delako, hobe izango da erdaraz jarraitzea…
Hauek dira egunerokoan euskaldunok hartu behar ditugun erabaki batzuk, eta horrek estresa sortzen du: estres linguistikoa.
Hau dena, behar bezala azaltzeko asmoa dugu eta estresa gainditzeko, edo gutxienez hobeki eramateko, Euskaltzaleen Topaguneko Oskar Zapatak, baliabide batzuk azalduko dizkigu, euskaraz eroso aritzeko pilulak izanen dira.
Ikastaroa, urriaren 7an, ostiralarekin, 18.00etan, Eusko Kultur Fundazioaren egoitzan (Arrotxapea, Joaquin Beunza, 13 Bis, Behea, 31014)
Izena emateko edo informazio gehiago nahi baduzu deitu 948 225845 edo bulegoa@karrikiri.eus posta elektronikoren bidez.
Urriaren 7an, ostiralarekin, Eusko Kultur Fundazioan, gure ustez zure interesekoa izan daitekeen ikastaro bat antolatu dugu.
Arratsaldeko 18.00etan, Euskaltzaleen Topaguneko Oskar Zapatak euskaraz eroso hitz egiteko aholku batzuk emanen dizkigu. Euskara hiztunok egunerokoan bizi ditugun egoerak zergatik ematen diren aztertu eta egora horri buelta nola eman ikusteko oinarriak emanen dizkigu. Hau da, ikastaro honen helburua hauxe da: euskaraz eroso bizitzeko bidea jartzea.
Horrelako formatuan antolatzen dugun lehendabiziko ikastaroa da eta Zergatik ez? formatuan oinarrituta dago, beti ere, gurera egokitua.
Plazak mugatuak daude, 12 guztira. Hortaz, eskertuko genuke zure izena bulegoa@karrikiri.eus posta elektronikoaren bidez edo 948 225845 telefonoaren bidez ematen baduzu.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.