Sofokaos taldea “Oztopoak Gaindituz” 24an Karrikirin

Sofokaos taldea “Oztopoak Gaindituz” 24an Karrikirin

sofokaos

 

 

Heldu den ostegunean, irailaren 24an, arratsaldeko 19.00etan Sofokaos taldearen lehenengo diskaren aurkezpena eginen dugu. Diska “Oztopoak gaindituz” izenburuarekin aurkezten digute eta tituluak dioen bezala, talde gazteak oztopo guztien gainetik 7 abestiko diska karrikaratu dute.

Aurkezpena arratsaldeko 19.00etan eginen da.  18-19 urte bitarteko Oier Goienetxe, Andoni Porres, Asier Nieto eta Alain Sanz gurekin egonen dira eta sorpresatxo eta guzti izanen dugu.

Beste kontzertuen artean, Antsoain, Amaiur, Arizkun, Irurtzun, Lakuntza, Eskoriatza, Iruñea eta Iruñerrian egon dira, eta orain, Karrikirin ere beraiekin aurrez aurre egoteko aukera izanen duzu. Aurrerapena nahi? Hemen sakatu.

Gonbidatua zaude!! Ostegunean, 19.00etan SOFOKAOS taldea Karrikiri euskal dendan!!

Joseba Tapiak "Eta tira eta tunba" bere azken lana aurkeztu du Karrikiri euskal dendan

Agur Intxorta maite-rekin 36ko gerrako doinuak berreskuratu bazituen, lan berri honetan Gerra Karlista garaiko (1872-1876) bertsoak gogora ekarri eta kantu bihurtu ditu Tapiak, liberal eta karlisten kantuak tartekatuz.

Antonio Zabalak bildutako kantutegi karlistatik 22 bertso hartu ditu Tapiak lan honetarako eta banda-txaranga doinuaz baliatu da, haizezko musika-tresnen laguntzaz: tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta, noski, bonboa. Bertsoetan, berriz, bi bandoek elkarri egiten zizkioten burlak ageri dira eta, modu honetan, historiaren zati hori berriro gogoratu ekarri nahi izan du musikari lasartearrak.

Diska eskuragai dago jada gure dendan eta Joseba Tapiaren web orrian sartuz gero, kantaren bat aditzeko aukera izanen duzue. On egin!!!

Argazkia: Calleja.