Azkenean jakin dugu nor izan den aurtengo “Euskararen Paparazziak” lehiaketaren sariduna. Unai Zabaletak “Antxoa” argazkiarekin 500 euroko erosketa txartela irabazi du. Zorionak UNAI!!!

Merkataritza euskaraz

Merkataritza euskaraz

Gainera, lehiaketan parte hartzeagatik 100 euroko hiru erosketa txartel zozketatu dira horien saridunak ere nortzuk diren jakin dugu… Tania Lopez, Maider Korejwo eta Sara Lopez dira. Zorionak zuei ere neskak!!

Antolatzaileek, Euskara Merkataritza planeko udalek (Aranguren, Berriobeiti, Berriozar, Oltza Zendea, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte eta Gares) eta Karrikiri euskaldunon topaguneak epaimahai osatu zuten.

Apirilaren 6tik 26ra bitarte eginiko lehiaketan 103 argazki jaso ziren, iaz baino argazki gehiago. Jakina denez, euskararen erabilera areagotzea eta euskararen erabilera handitzea da lehiaketa honen helburua. Horregatik, urtero karrikaratzen dugun Merkataritza liburuxkarekin batera horrelako ekimenak gehitzen dizkiogu.

Zorionak denoi!!