Apirilaren 23an hasi ginen kanpain berri batekin. Kultur egitasmo honen helburu nagusiak irakurzaletasuna sustatu eta euskarazko literatura ezagutaraztea dira.

Irakurtzea gustokoa duzu? Aprobetsa ezazu zerenzure Udaleko liburutegian maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, erosketa-txeke bat jasoko duzu liburutegian bertan. Txeke horrek, zuk nahi duzuen beste liburu baten prezioaren %25 edo %50 ordaintzeko balioko dizu.

Funtzionamendua hauxe da: liburutegiko euskaraz dagoen liburu bat irakurri ondoren, bertan erosketa-txeke bat emanen dizute zigilu batekin edo bi zigiluekin. Hurbildu zaitez zure dendara eta erosketa-txeke horrekin %25 edo %50 beherapena eginen dizute. Txeke bat liburu bakoitzeko.

Zure txekean UMEA jartzen badu, haur edo gazte literaturako saileko liburua eros dezakezu. Gainera, maiatzean eta ekainean zehar 30€ko balioa duen txekeak zozketatuko dira.

Informazio gehiago beharrez gero hurbildu zaitez gure dendara!! Xabier karrika 4an gaude.

Irakurri, oparitu eta gozatu!!