III. hamabostaldia_trazatutaGaur hasi gara Haur eta Gazte literatura hamabostaldiarekin! Asteazkenean, 19:00etan, Xabier Etxaniz Erlerekin lehendabiziko hitzaldia izanen dugu: “Obra klasikoak WhatsApparen garaian”. Denok ezagutzen ditugun klasikoak azalduko dizkigu, beste ikuspuntu bat emanen digu eta literatura klasiko WhatsApparekin nola bizi den ere kontatuko digu.

Xabier Etxaniz Erle ezagutzen ez duzuenendako hementxe bere biografia laburbildua: UPV/EHUko irakaslea Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean da. Haur eta Gazte Literaturako hainbat libururen egile, azken urteotan batez ere ikerketa lanak plazaratu ditu.

Bere lanen artean aipagarriak dira Igarkizunak (Elkar, 1986), Zer dela eta zer dela (Pamiela, 1993), Puntan punta bat (Haur Folklorearen bilduma )(Pamiela, 2007) eta Geure ipuinak (Pamiela, 2000). Ikerketa arloan, berriz, Euskal haur eta gazte literaturaren historia (Pamiela, 1997), Literatura eta ideologia (Utrisque Vasconiae, 2007), 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (Pamiela, 2005) eta XXI. Mende hasierako haur eta gazte literatura (Arabako Foru Aldundia, 2011), azken bi hauek Manu Lopezkin batera.

Horretaz gain, Euskal Herriko nahiz kanpoko aldizkari askotan kolaboratu ohi du haur eta gazte literaturaren inguruan.

Hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan, Karrikirin. Aforoa bete arte.