h-eskola

 

 

Alde Zaharrean haur eskola euskaraz nahi dugu! Iaz Donibanera eta Arrosadiara hedatu zuen euskarazko eskaintza Iruñeko Udalak. Urrats txalogarria.

Hala ere, bidea dugu oraindik egiteko, eta Alde Zaharrean haur eskola euskaraz iristea nahi dugu! Nafarroako Gobernuaren eskumenekoa da gure auzokoa eta bultzada emateko zenbait ekimen prestatu ditugu.

Hasteko, SINADURA BILKETA:

Azaroaren 21ean eta 24an, 17.00etan San Frantzisko eskolan

– Azaroaren 29an 11.30etik 13.30era Mercaderesen

Eta Karrikiri euskal dendan, IKA Arturo Campion euskaltegian edo AEK Iruñezar euskaltegian sinatzeko orriak dituzu.

Erakundeen izenean sinatzeko: emanbidea.blogspot.com

Eta ABENDUAREN 13an, asteartea, 17.00etan Ntra Sra de Los Ángeles haur eskolatik (Descalzos kalea) Parlamentura JENDEKATEA.

Zure partaidetzarekin lortuko dugu! Sinatu eta zatoz!