10 URTE LETE GABE

Online, berriz ikusteko aukera:

XABIER LETE, HISTORIAREN TABERNAN hitzaldia Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga hizlarien eskutik eta Fermin Erbitiren gidaritzapean egin zen. 2020ko azaroak 23an. Kondestableko Civivoxa zentrotik. Antolatzaileak: Karrikiri Elkartea eta Nafar Ateneoa, Iruñeko Udalaren laguntzarekin.


Bohumil Hrabal idazle txekiarrak dioenez, “belarria jarri eta kontakizunen sorta bat sortzen da tabernako jardun hutsaletatik”. Halako jardun askok lortzen omen du egunerokotasun tristetik zerbait ederra ernaltzea edale baten edo bestearen bihotzean. Hartan, tabernako istorio eta pentsamendu asko bihurtzen dira iraunkorrak, «arima zauritzen dutenak […], absurdoari eta giza existentziaren misterioari buruzko galdera handiak» historiaren tabernan. Taberna, herriko plaza, kaleak, herritarrak… Letek liburuetan biribiltzen zuen kalean entzundakoa: ahozkoak eta idatziak, bi-biek egiten dute bat Leteren poetikan.
Hartaz mintzatuko dira Alex Gurratxaga eta Anjel Lertxundi, Xabier Leteren inguruko hainbat puntu, txandaka, jorratuz (poesia, batetik eta prosa bestetik; prozesu poetikoa izarren hautsetik egunsentiaren esku izoztuetaraino; Lete autodidakta; aberriaren auzia; fedearena…